Gaur, asteazkenean, Korrika Txikia ospatu dugu herrian.
2:45etan irten gara eskolatik eta herri osoa zeharkatu ostean plazara heldu gara festa giro ezin hobean. Lekukoa eta ikurriña maila bakoitzeko ikasle bik eraman dute eta handitik txikira joan gara, hau da: 6. mailakoek eskolan hartu dute lekukoa -eta, beraz, ibilbide osoa burutu dute-; futbol zelai ondoko zubian 5. mailakoek; onodren 4.ekoek... eta horrela postetxe aurrean bi urteko txikiek hartu duten arte.
Plazan jailadia egin dugu: Txikienak ikusle izan dira eta LHko talde guztiek zerbait prestatu dute.
Lehen mailakoek Tirri-tarra abestia kantatu dute; bigarrenekoek, Ilargia; hirugarren mailakoek Etxea eraiki egin dute; laugarrenekoek, berriz, gelaka egin dute, Eperra eta Bermeoko portuan; bosgarren mailakoek koreografia polit bat Txis Pun Korrika kantarekin; amaitzeko, seigarren mailakoek bertso saio ederra eskeini digute.
Baina astea oraindik ez da amaitu. Bihar bertan, titiriteroak etorriko dira eta zirko tailer handia jarriko dute eskolako patioan eta barikua kirol eta jolas eguna izango da.
Eta ez ahaztu, zapatuan eguerdian KORRIKA 16 helduko da Ugaora. Goazen denok korrika....
Astotxoren lagunak
Oso ondo pasatu genuen baina euria egiten asi zen.
ResponderEliminarNahia eta Hodei.
GUSTATU ZAIGU BAINA OBETU AL ZEN KORRIKA NAIA ETA AITOR
ResponderEliminarkaixo zuk korrika txikira joan zara ba 2.mailakoak oso ondo pazatu genuen agur.
ResponderEliminarAdrian Iraia.
Korrika egunean oso ondo pasatu nuen lagunekin.
ResponderEliminarKorrika egunean cetiboa eraman nuen
eta abestu.
MAITE ETA DANEL
Korrika egunean oso ondo pasatu genuen pailasoak egon zirelako.
ResponderEliminarReda eta Henar.