2013/03/22

KORRIKA 18 photocall

Ostegunean, KORRIKA 18k Ugao zeharkatu zuen egunean, Guraso Elkarteak eskulan tailerrak antolatu zituen arratsaldean herriko plazan. Honekin batera, photocall bat ere, hau da, argazki saio bat. Hona hemen ekitaldi horretako bideoa eta irudiak. Eskerrik asko hurbildu zineten guztioi. Bideoa eta argazkiak Goio Ramosek egin zituen, zuri ere mila esker.



Egin klik diapositiba aurkezpenaren gainean eta deskargatu ahal izango dituzu argazkiak

2013/03/21

EUSKAL ASTEA 2013



         EUSKAL ASTEA 2013

Martxoaren 15ean, ostirala  (GIROTZE EGUNA)

ASTOTXOREN BISITA (Haur Hezkuntzan)
Pegatina eta horma irudiak: “EUSKERAZ BIZI GURA DOT”
  
Martxoaren 18an, astelehena ( KIROL EGUNA)

9:45etan HERRI KIROLAK (Lehen Hezkuntza)
10:00etan ANTZERKIA (Haur Hezkuntza) “Tulipan txikia
14:30etan TAILERRA (3. maila
15:00etan BERTSO-KANTU (5. eta 6. mailakoek

Martxoaren 19an, asteartea (ANTZERKI EGUNA)

5. mailako ikasleen eskutik emanaldiak jane jauregian
17:00etan gurasoentzat emanaldia

Martxoaren 20an, asteazkena (KANTU, BERTSO, JOLAS EGUNA)

11:00etan JOLASAK (Haur Hezkuntza)
4. eta 6. mailakoen eskutik emanaldiak Jane Jauregian.
17:00etan gurasoentzat emanaldia.

Martxoaren 21, osteguna KORRIKA TXIKI

10:00etan KORRIKA TXIKI hasiko da eskolatik.
10:45ean herriko plazan EUSKAL DANTZAK.

Martxoaren 22, ostirala (BISITA EGUNA

SAREA TXIKI abesbatzak eta ETORKI  dantza taldeak bisitatuko gaituzte (3, 4, 5 urtekoak eta 1. eta 2. mailak).

2013/03/08

JANTOKIKO ERREZIBOA



Guraso horiek:
Hilabete honen amaieran  oporrak hartzen ditugunez martxoko jantoki erreziboa hilaren 22an kobratuko dugu.

Jantoki arduraduna

Estimados/as padres madres:
Por motivo de las vacaciones de semana santa el recibo del comedor se cobrara el día 22 de marzo.

La responsable del comedor

Kaixo lagunok!

Ugaoko eskolaren blog berria duzue hau. Hemen eskolako ikasleok egiten ditugun ekintzen berri eman nahi dizuegu eta, era berean, zuekin harremanetan jarri -zuen iritziak jasoz, zuen proposamenak entzunez...- Horretarako mezuak bidali ahal dituzue gure helbide elektronikora, ugaonikasi@gmail.com edota gure blogean bertan idatzi.
Ongi etorri eta... ONDO PASA!