2013/06/05

ATE IREKIETAKO EGUNA / JORNADA DE PUERTAS ABIERTAS (ekainaren 8ean, zapatua)

Guraso agurgarriak,

 
Ikasturtea amaitzen ari zaigu eta, denok dakizuenez, beti bezala ate irekietako eguna ospatuko dugu. Egun horretan, ikasleek urte osoan egindako lanen erakusketa ikusgarri egongo da eta, oraindik egin ez baduzue, ikastetxea barrutik ezagutzeko aukera duzue.

 

Horretaz gain, Ugao Eskolako Guraso Elkarteak euren ekarpena egiten du jai eguna borobila izan dadin: goizean puzgarriak eta tailerrak txikientzat, eguerdian berriz, eskolan denontzako herri bazkaria, bazkalosteko dantzaldia, txikientzat bitsa eta guzti. Aurten, bazkaria merkeagoa izateko “self service” izango da. Gainera, pertsona batek bere burua janaria prestatzeko eskaini du. Horregatik, janaria zerbitzeko eta dena jasotzeko laguntza eskatuko dizuegu. Bazkariaren prezioak honakoak dira: nagusiek 12€ (10€ Guraso Elkarteko bazkideek eta eskolako irakasleek) eta txikiek 7€ (ikasleak eta 16 urte arteko euren neba-arrebak, 6€ Guraso Elkarteko bazkideek eta eskolako irakasleen umeak).



Bazkarira apuntatzeko eta ordaintzeko tokia eta orduak: ikastetxean bertan asteazkenean eta ostiralean, hilak 29 eta 31, 16:30ean (irteera ordua) eta ostiralean 9:00etan (sarrera ordua).


Besterik gabe, ekainaren 8an elkar ikusiko dugulakoan, gero arte.

Estimados padres y madres:


            El curso se nos está acabando y, como todos sabéis, como siempre celebraremos el día de puertas abiertas. Ese día se exponen los trabajos realizados por los alumnos y alumnas durante todo el curso y además, si todavía no lo habéis hecho, tenéis la oportunidad de conocer la escuela por dentro.

            Además de todo esto, Guraso Elkartea, Asociación de Madres y Padres de Ugao Eskola, pone su granito para que la fiesta sea redonda: hinchables y talleres para los peques durante la mañana; al mediodía, comida popular en la escuela con posterior bailoteo y espuma para los peques. Este año, para que la comida salga más económica y así ahorrarnos el servicio, será “self service”. Además, una persona voluntaria se encargará de cocinar y por ello se pedirá la colaboración de los asistentes para servir y recoger. Los precios de la comida son: 12€ los mayores (10€ para los socios de Guraso Elkartea y profesores del centro) y 7€ los txikis (alumnos y alumnas y sus hermanos y hermanas hasta 16 años, 6€ para los socios e hijos de profesores del centro).
            Lugar y horario para apuntarse y pagar la comida: el miércoles y viernes, días 29 y 31, en la escuela a las 16:30h (horario de salida) y viernes 31 a las 9:00h (horario de entrada).
            Sin más, nos vemos el día 8. Un saludo.
Guraso Elkartea eta Zuzendaritza taldea

TRUEKE EGUNA

 Aurreko astean, asteazkenean, 
6.mailakoek antolatuta
 trueke eguna 
ospatu genuen eskolan.


NOLA? Lehenik 6 mailakoak, Eiderren laguntzaz,  ekintza antolatu zuten, arauak  pentsatu eta hormairudi batean jarri zituzten. Guztia prest zegoenean proposamena bigarren eta hirugarren zikloko ikasle eta irakasleei luzatu ziguten.

Patio ostean burutu zen, non objektuak ekarri zituzten ikasle guztiek parte hartu zuten. Lehenik, 6. mailakoek arauak ozen irakurri zituzten eta jarraian ekintzari hasiera eman zioten.  Ekarritakoa erakutsi zuten  eta interesatzen zitzaizkien truekeak, aldaketak,  egin zituzten.

Kaixo lagunok!

Ugaoko eskolaren blog berria duzue hau. Hemen eskolako ikasleok egiten ditugun ekintzen berri eman nahi dizuegu eta, era berean, zuekin harremanetan jarri -zuen iritziak jasoz, zuen proposamenak entzunez...- Horretarako mezuak bidali ahal dituzue gure helbide elektronikora, ugaonikasi@gmail.com edota gure blogean bertan idatzi.
Ongi etorri eta... ONDO PASA!