2013/02/26

Bizikleta

Joan den astelehenean, otsailaren 18an, bizikletak seigarren mailan bisita bat egitera etorri ziren.
Patioko aterpean, txirrindularitzako mutil batzuk egon ziren. Bizikletari buruzko gauza asko kontatu zizkiguten, eta, geroago, gurpil bat zulatzen bada zer egin behar dugun azaldu ziguten ere.
Txirrindularitzako eskola eta gero, bizikletarekin zirkuitu batzuk egin genituen, batzuetan laguntza pixka bat behar izan genuen, beste batzuetan, ordea, ez.
Guztiok zirkuitua amaitu bezain laster, triatloi egin genuen, korrika eta bizikletaz, baina igeri egin gabe. Triatloian lasterketak egin genituen, gero eta zailagoak.
Azken jolas hori amaitu ondoren, txirrindulariei eskerrak eman eta agurtu genituen.
Primeran pasatu genuen, eta gainera, oso zintzoak izateagatik, gozoki eta guztiz bueltatu ginen etxera.


                                                EUKENE DIAZ GARDEAZABAL

No hay comentarios:

Publicar un comentario