2013/11/27

EUSKARAREN NAZIOARTEKO EGUNA










ABENDUAK 3 EUSKERAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Abenduaren 3an euskararen nazioarteko eguna ospatzen da. Hori dela eta, eskolan  ekimen desberdinak egingo ditugu:

  • 6. mailako ikasleek, www.ugaokoikasleok.blogspot.com blogean, bideo labur bat jarriko dute.
  • 5. mailako ikasleek beste ikasleei ipuinak kontatuko dizkiete goiz partean.
  • Haur hezkuntzako ikasleek ahozko adierazpen saioak egingo dituzte.
  • Lehen hezkuntzako ikasleek OKA jolasean arituko dira arratsaldez.
  • Guzti honi amaiera emateko, 16:15ean denok batera patioan “Zuztarretatik ahora” kantua abestuko dugu. Azken ekintza honetan parte hartzera gonbidatuta zaudete. Animatu eta etorri!!!!

Kanta entsaiatu nahi baduzue abestia eta letra eskuman dagoen kuadroan duzue (2013-14 ikasturteko musika / abestiak).  Hurrengo web orrian ere aurkitu dezakezue. http://zuztarretatikahora.com/

Ugao HLHIko Zuzendaritza taldea.

2013/11/06

2. MAILA ERDI AROAN




ERDI AROA JANE JAUREGIAN (UGAO)
 

Kaixo lagunok!

Ugaoko eskolaren blog berria duzue hau. Hemen eskolako ikasleok egiten ditugun ekintzen berri eman nahi dizuegu eta, era berean, zuekin harremanetan jarri -zuen iritziak jasoz, zuen proposamenak entzunez...- Horretarako mezuak bidali ahal dituzue gure helbide elektronikora, ugaonikasi@gmail.com edota gure blogean bertan idatzi.
Ongi etorri eta... ONDO PASA!