Kaixo, lagunok!
Berandu bada ere, azkenean gure irratiaren proiektoa martxan dago. Dakizuenez, euskararen erabilera bultzatzeko lanean ari gara ikasle eta irakasleak eta bide horretan sortu dugu Ugao Eskolako Irratia.
Proiekto honetan, astero-astero, eskolako talde batek saio berri bat grabatuko du. Grabaketak eguazten arratsaldez egiten ditugu eskolan bertan eta bariku goizean gelan entzuten dugu saioa. Hainbat talde izango dira gure "emisoratik" pasatuko direnak, 6. mailatik 5 urtekoen gelaraino. Oraindik ez dugu zuzenean emititzen, baina...
...halere, gure blogari esker, Eskolako lagun guztiok irratsaioa patxada ederrean etxean entzuteko aukera dugu. Horretarako eskumako aldean agertzen den irrati aparailuan saioa aukeratu eta ondo pasa!
(Momentuz lehen irratsaioa baino ez dago, baina, lasai, egin ahala gehituz ibliko gara-eta)
Irratsaioetako arduraduna
3 comentarios:
zorionak! Oso ondo dago irratikoa. beti bezala nahiz eta gaixorik egon aurrera eraman duzu eskolan egiten diren gauzak. Jarraitu horrela eta gure eskola hoberena izango da. Musu handi bat.
Nola entzun daiteke irratia?
Publicar un comentario