Gaur laugarren, bosgarren eta seigaren mailetako ikasleek saio berezi bat izan dute arratsaldean. Arkaitz Estiballesek, bertsolaritza irakasleak, lagun berezi bat ekarri du, Aitor Rubio kitarrajotzailea (besteak beste, Gu ta Gutarrak taldekidea).
Beragaz batera, eta bertsolaritza programa barruan, euskal doinu zahar eta berriak izan dituzte kantatzeko bide. Txoria txori, Aita semeak, Ilargia, Triste bizi naiz eta, Maritxu, Lau teilatu, Aitormena... pila bat kantu egin dituzte ikasleek. Giro ederra egon da, ikasleak izugarri animatu dira, lotsa barik hartu dute mikrofonoa, txaloak eta besoak gora....
Arratsalde gogoangarria izan da.
Musikaria eta bertsoalaria ere oso gustura egon dira, ikasleen parte hartze eta jarrera goraipatu dutelarik.

1 comentario:
Aurtengo inauteriak kolorebiziak eta oso politak izan ziren, gehien gustatu zitzaiguna dantza izan zen, musika oso ona zelako eta dantza oso prestatuta zegoelako.Mila esker
Publicar un comentario