2009/03/31

Antzerki eguna

Kultur Asteko bigarren eguna pasatu da. Gaur antzerkiari dedikatu diogu.
Orain urte batzuk hasitako bideari jarraiki, bosgarren mailako ikasleek antzezlan pare bat prestatu dute guztiei eskeintzeko: "Itsuak" eta "Erregearen froga". Oso dibertigarriak izan dira biak, eta ikuslegoak horrela aitortu die antzezleei.

Egun osoan zehar gure ikastetxeko ikasle guztiak Jane Jauregira etorri dira antzezlanaz gozatzera -tire, guztiak ez, bi urtekoak ez baitira etorri- Arratsaldeko bostetan, berriz, herri osoari zabaldu diogu ikusteko aukera -bai horixe; orain urte batzuk antzezleen gurasoak baino ez ziren etortzen, baina, egun, horiez gain, auzokoak, lagunak, herritarrak... datoz-. Guztira lau funtzioi egin dituzte, lau!!! Hau bai profesionaltasuna.
Hemen dituzue argazki batzuk. (argazkilaria Maisu Goio)



Astotxoren lagunak

3 comentarios:

Asier Eguiraun. dijo...

antzerkia oso ondo egon zen.Eta oso
barregarria isan zen.

Asier Eguiraun. dijo...

Antzerki egunean oso ondo pasatu genuen eta oso ondo egon zen.

Asier Eguiraun. dijo...

antzerki eguna oso ondo egon zen eta beste egun batean nahi dugu egotea horrela.

Kaixo lagunok!

Ugaoko eskolaren blog berria duzue hau. Hemen eskolako ikasleok egiten ditugun ekintzen berri eman nahi dizuegu eta, era berean, zuekin harremanetan jarri -zuen iritziak jasoz, zuen proposamenak entzunez...- Horretarako mezuak bidali ahal dituzue gure helbide elektronikora, ugaonikasi@gmail.com edota gure blogean bertan idatzi.
Ongi etorri eta... ONDO PASA!