Patioko aterpean, txirrindularitzako mutil batzuk egon
ziren. Bizikletari buruzko gauza asko kontatu zizkiguten, eta, geroago, gurpil
bat zulatzen bada zer egin behar dugun azaldu ziguten ere.
Txirrindularitzako eskola eta gero, bizikletarekin zirkuitu
batzuk egin genituen, batzuetan laguntza pixka bat behar izan genuen, beste batzuetan,
ordea, ez.
Guztiok zirkuitua amaitu bezain laster, triatloi egin
genuen, korrika eta bizikletaz, baina igeri egin gabe. Triatloian lasterketak
egin genituen, gero eta zailagoak.
Azken jolas hori amaitu ondoren, txirrindulariei eskerrak
eman eta agurtu genituen.
Primeran pasatu genuen, eta gainera, oso zintzoak
izateagatik, gozoki eta guztiz bueltatu ginen etxera.
EUKENE
DIAZ GARDEAZABAL
No hay comentarios:
Publicar un comentario