Aurreko astean, asteazkenean,
6.mailakoek antolatuta
trueke eguna
ospatu genuen eskolan.
NOLA? Lehenik 6 mailakoak, Eiderren laguntzaz, ekintza antolatu zuten, arauak pentsatu eta hormairudi batean jarri zituzten. Guztia prest zegoenean proposamena bigarren eta hirugarren zikloko ikasle eta irakasleei luzatu ziguten.
Patio ostean burutu zen, non objektuak ekarri zituzten ikasle guztiek parte hartu zuten. Lehenik, 6. mailakoek arauak ozen irakurri zituzten eta jarraian ekintzari hasiera eman zioten. Ekarritakoa erakutsi zuten eta interesatzen zitzaizkien truekeak, aldaketak, egin zituzten.
No hay comentarios:
Publicar un comentario