Zein ondo pasatu genuen sukarrietan 4. mailakook karmelo eta Muskizko ikastetzeko ikasleekin. Lurra proiektuan lan egin genuen, bizitzaren zikloa ulertuz. basoan orbela eta bertako animalitxoak ezagutuz, onddoak ikusiz eta hauen funtzioa ulertuz. Gero kortan eta ortuan lan egiteko aukera izan genuen, horrela behiak heltziz, oiloen arraultzak batuz eta ukuiluak garbituz, baita sasoiko lorak eta barazkiak landatuz eta guzti honen, ortu-korta erlazioa ikusiz nola batetik bestera etekina atera daitekeen eta guztia aprobetxa dezakegun. baina nola ez debertitu ere dibertitu gara, patineteetan, futbolean, saskibaloian.... tailerretan gauza desberdinak egiten ikasi dugu, koadernaketa, astronomia, ehungintza, sukaldaritza..... eta guzti hau eginda pentsatuko duzue lorik ez dugula egin? ba bueno pixka bat egin dugula onartu behar dugu, baina pixka bat eh!!!! eta guzti honen probak hemen ikus ditzazkezue.
No hay comentarios:
Publicar un comentario