2010/03/26

Jolas eguna


Eta Kultur Astea amaitu egin da!
Baina, tire, bigarren hiruhilabetekoa ere eta, beraz, gaur udaberriko oporraldia hasiko da.
Bariku honetan, txotxongilo lan bat ikusi ostean, eskolako txikienak patiora irten eta, eguraldia lagun, ezin hobeto pasatu dute irakasleek atondu duten jolas parkean. Bertan pila bat froga eta kirol egin dute: zaku lasterketa, patinete lasterketa, txirringa lasterketa, koilara lasterketa... uff!!! Horrenbeste lasterketarekin neke-neke eginda amaitu dute.
Hau guztia 3, 4 eta 5 urteko ikasleentzat izan da, zeren eta txikienentzat, gure 2 urteko ume maitagarrientzat, beste jolas-parketxo bat antolatu dute irakasleek eta, honetan, ez dute horrenbeste korritu behar izan.
Ederto pasatu dute goiz partea.


Ez ahaztu, apirilaren 12an atzera be eskolan ikusiko gara.
Ondo pasa oporretan!!

Haur Hezkuntzako maitagarriak

No hay comentarios:

Kaixo lagunok!

Ugaoko eskolaren blog berria duzue hau. Hemen eskolako ikasleok egiten ditugun ekintzen berri eman nahi dizuegu eta, era berean, zuekin harremanetan jarri -zuen iritziak jasoz, zuen proposamenak entzunez...- Horretarako mezuak bidali ahal dituzue gure helbide elektronikora, ugaonikasi@gmail.com edota gure blogean bertan idatzi.
Ongi etorri eta... ONDO PASA!