Bertsolaritzarekin batera, laugarren mailako ikasleek kantaldi ederra eskeini ziguten eguaztenean. Hauek ere Jane Jauregian eman zuten egun osoa, bertara eskolako ikasle guztiak hurbildu baitziren prestatutako saioa entzuteko. Baina, horra hor sorpresa, ikuskizuna ez zen bakarrik belarrien gozamenerako, kantu bakoitza bideomontaje batez lagundu baitzuten pantaila handian. Laugarren mailako talde biak ezin gogotsuago aritu ziren kantu ezberdinetan: ahotsak, perkusio txikiak, zeharkako flauta, gitarrak, flauta gozoak.... eta, zelan ez, txaloak eta gerria astintzen.
Arratsalderako aurreikusita zegoen plazan eskeintzea herritar guztientzako saio irekia: musika ekipoa montatuta zegoen eta, bat-batean, euria.
Azkenean, Jane Jauregian bertan eskeini zuten kantaldia, formatu txikiagoan. Txalo zaparradak itzelak izan ziren.
Laugarren mailako kantari eta musikariak
No hay comentarios:
Publicar un comentario