2012/11/30
UGAO HLHIko ea21 foroa
2012/11/27
EMAKUMEENGANAKO INDARKERIARI EZ

Aurtengo kanpaina gazteei zuzenduta dago bereziki eta leloa BELDUR BARIK
da. Izan ere gazteak beldurrik ez badute ere beldurra izaten ikasten dute eta
ahultasun horren ezaugarriak identifikatzeko erremintak ezagutaraztea da
kanpaina honen helburua.
Eskolako ikasleek; 2. eta 3. ziklokoek, udaletxeak antolatutako “Emakumeen
eta gizonezkoen berdintasunaren aldeko V. Marrazki lehiaketan” hartu dute
parte.
Bestalde 6. mailakoek hezkidetzako tailerrak izango dituzte azaroaren 26
eta 27an. Gizartean dauden hainbat mezu
aztertzeko, iragarkiak (batzuetan sexistak), albisteak, eta baita gaia jorratzen
duten abestiez aritzeko. Esaterako Fermin Muguruzaren Dub Manifest abestia, edo
hondoko orrialdean dauden hainbat abesti http://www.3djuegos.com/foros/tema/1580911/0/canciones-contra-la-violencia-de-genero/
Bestalde gainontzeko tutoreek ere landuko dute gaia beraien geletan.
Herriak bere partetik prestatu ditu egun honen inguruko jarduerak, puntu
moreak banatu ditu, esan bezala marrazki lehiaketa antolatu du, zine forum-a
ere... Informazio gehiago nahi izanez gero hondoko orria bisitatu:
Generoa alde batera guztiok pertsona gara eta ezelango INDARKERIARI EZ esan behar diogu, eta horretan hezi behar
gara.
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
Kaixo lagunok!
Ugaoko eskolaren blog berria duzue hau. Hemen eskolako ikasleok egiten ditugun ekintzen berri eman nahi dizuegu eta, era berean, zuekin harremanetan jarri -zuen iritziak jasoz, zuen proposamenak entzunez...- Horretarako mezuak bidali ahal dituzue gure helbide elektronikora, ugaonikasi@gmail.com edota gure blogean bertan idatzi.
Ongi etorri eta... ONDO PASA!
Ongi etorri eta... ONDO PASA!