2013/04/30

ROSARI AGURRA

Guztiok dakizuen moduan andereino Rosa jubilatzen da  eta aurreko ostiralean, apirilaren 26an, egindako omenaldiaren zati bat aurreratzen dizuegu.
Disfrutatu hasten duzun etapa berri hau, ondo segi eta etorri bisitan!!!!

2013/04/08

EUSKAL ASTEA 2013

EUSKAL ASTEAN egin genituen hainbat ekintza ikusi ahal izango dugu ondorengo bideo eta argazkietan. Horrela zein ondo pasatu genuen gogoratuko dugu guztiok!!!!!! GORA EUSKAL ASTEA.

 Hona hemen 5. mailako ikasleek antzeztutako obrak: gaixo tranpatia eta Hollywoodeko izarrak.

 

 

 

 

 

 

 

KORRIKA  TXIKI

Korrika Ugaotik gauerdian pasatzen zenez, guk ikasleok korrika txiki ospatu genuen  herritik ibilbide bat eginez ostegun goizean. Bideo honetan laburbildu dugu ibilbidea argazkien bidez. UGAON ERE EUSKARAREN ALDE!!!!
 

HERRI  KIROLAK
Joan den astelehenean, Martxoak  18 a goizeko 9:00etan seigarren mailako ikasleok herri kiroletara jokatzeko materiala prestatzen hasi ginen. Txingak, boloak, sokatira, saku lasterketa, lokotsak, harri jasoketa etb. Egin genituen zazpi talde. Guk andereño eta maisuen papela egin genuen. Umeak antolatu eta jolasa azaldu genien. Ondoren, hiru zenbatzerakoan jokatzen hasi ziren eta guk zer egiten zuten ondo eta txarto esan genien. Oso ondo portatu ziren , batzuk izan ezik, zigortuta egon zirenak.

BERTSO-KANTU

2013ko Martxoaren 18 an 5.mailakoak eta 6.mailakoak  Janera joan ginen. Han Iñaki zegoen, bertsolaritzako maisua eta Aitor izeneko mutil bat. Soluan ezeri eta Aitorrek liburu batzuk banatun zizkigun abestiz beteta. Aitor gitarra jo eta denok abesten hasi ginen. Bigarren kanta ondoren jendea estenatokira atera zen eta mikrofonoarekin abesten zuten. Guk soluan oso ondo pasatu genuen eta barre asko egin genuen.


 KANTA ETA BERTSOGINTZA

Kaixo lagunok!

Ugaoko eskolaren blog berria duzue hau. Hemen eskolako ikasleok egiten ditugun ekintzen berri eman nahi dizuegu eta, era berean, zuekin harremanetan jarri -zuen iritziak jasoz, zuen proposamenak entzunez...- Horretarako mezuak bidali ahal dituzue gure helbide elektronikora, ugaonikasi@gmail.com edota gure blogean bertan idatzi.
Ongi etorri eta... ONDO PASA!