2013/07/01

AZKEN EGUNEKO JAIA


      Kurtso amaiera iritsi da, aurreko ostiralean esan genion agur 2012-2013 ikasturteari prestatutako dantza eta abestiak gainontzeko ikaskideen aurrean antzeztuz.  Bukatzeko 6. mailakoek, negar eta irribarre artean beraien irakasle izandakoei besarkada bero bat eman zieten. 





SUKARRIETA ekainak 17tik 20ra

Zein ondo pasatu genuen sukarrietan 4. mailakook karmelo eta Muskizko ikastetzeko ikasleekin. Lurra proiektuan lan egin genuen, bizitzaren zikloa ulertuz. basoan orbela eta bertako animalitxoak ezagutuz, onddoak ikusiz eta hauen funtzioa ulertuz. Gero kortan eta ortuan lan egiteko aukera izan genuen, horrela behiak heltziz, oiloen arraultzak batuz eta ukuiluak garbituz, baita sasoiko lorak eta barazkiak landatuz eta guzti honen, ortu-korta erlazioa ikusiz nola batetik bestera etekina atera daitekeen eta guztia aprobetxa dezakegun. baina nola ez debertitu ere dibertitu gara, patineteetan, futbolean, saskibaloian.... tailerretan gauza desberdinak egiten ikasi dugu, koadernaketa, astronomia, ehungintza, sukaldaritza..... eta guzti hau eginda pentsatuko duzue lorik ez dugula egin? ba  bueno pixka bat egin dugula onartu behar dugu, baina pixka bat eh!!!! eta guzti honen probak hemen ikus ditzazkezue. 












Kaixo lagunok!

Ugaoko eskolaren blog berria duzue hau. Hemen eskolako ikasleok egiten ditugun ekintzen berri eman nahi dizuegu eta, era berean, zuekin harremanetan jarri -zuen iritziak jasoz, zuen proposamenak entzunez...- Horretarako mezuak bidali ahal dituzue gure helbide elektronikora, ugaonikasi@gmail.com edota gure blogean bertan idatzi.
Ongi etorri eta... ONDO PASA!