2010/05/31

Bide Hezkuntza ikastaroa


Bi urtero bezala, egunotan Bide Hezkuntza ikastaroa jasotzen ari dira 5. eta 6. mailetako ikasleak. Ikastaro hau Herrizaingo Saileko Trafiko zuzendaritzak antolatzen du eta UNEDen diplomaturiko bi ertzainek ematen dute.
Ikastaroak bost ordu irauten du guztira -talde bakoitzak-, horietako hiru teorikoak dira, ikasgelan ematen direnak, eta beste biak tailer praktiko bat dira. Honetarako, zirkuitu bat eratzen dute eskolako patioan -argazkietan ikus dezakezuenez-, pasabideak, semaforoak, ikur bertikalak, ertzainak eta guzti. Ikastaroak bost ardatz ditu:
- Oinezkoak
- Bizikleta gidaria
- Seinale mota ezberdinak ezagutzea

- Bide Hezkuntzako Parkean praktikak egitea

- Autobabeserako oinarrizko arauak.

Eta lortu nahi diren helburuak, berriz, honako hauek dira:

- Oinezko eta gidari bezala arriskuak zein diren jakin.

- Jokabide ohitura seguruak eskuratu.

- Errepideetan segurtasun pertsonala hobetzeko behar diren gaitasunak garatu.

Gure ikasleek hainbat kontu ikasteaz gain, ederto pasatu dute praktiketan.

2010/05/05

Sastarraingo barnetegia


Ugao eskolako 3. mailako neska-mutilok aurtengo apirila amaieran, hiru egun zoragarri bizi izan doguz. 40 ikasletik gorako taldea izan gara eta pila bat kontu egin dogu: ikuiluan animaliak ezagutu, zaldiz ibili, gure arbasoen aztarnak leizeetan antzeman, geolojian murgilketa apalak egin, landaredia eta animaliak ikusi eta erroskila eta pastel goxoak prestatu egin doguz.
Guzti hau gitxi ez bada, gaubela zoroak izan doguz eta elkarregaz une atseginak bizi izan doguz. Guri laguntzeko etorri diran hiru andereñoek ere, itzel igaro dabe, eguraldiak ere, gozamen honetan lagundu izan dauelarik.

Bertako egonaldia aprobetxatu dogu Sastarraingo lagunei elkarrizketa bat egiteko, Baserri Eskola bat zer dan eta bertan zer egiten daben azaltzeko. Entzun daikezue hemen behean dagoen artxiboan klikatuta.



3. mailako neska-mutikoek

Kaixo lagunok!

Ugaoko eskolaren blog berria duzue hau. Hemen eskolako ikasleok egiten ditugun ekintzen berri eman nahi dizuegu eta, era berean, zuekin harremanetan jarri -zuen iritziak jasoz, zuen proposamenak entzunez...- Horretarako mezuak bidali ahal dituzue gure helbide elektronikora, ugaonikasi@gmail.com edota gure blogean bertan idatzi.
Ongi etorri eta... ONDO PASA!