2011/12/27

UGAOKO HERRI ESKOLAKO GELETAKO ARGAZKIAK


Ugaoko ikasgela guztiak


HEMEN DITUZUE GELETAKO ARGAZKIAK  ESKURAGARRI.

UGAOKO HERRI ESKOLA

  Gure eskolako ikasle guztiak beraien gelakideekin oporrak hartu aurreko egunean.

ONDO PASA OPORRETAN!!!!

OLENTZERO ESKOLAN.



Aurten ere Olentzero gure eskolan egon da eta Astotxok lagunduta opari ugari banandu du gure ikasleen artean. 

GORA OLENTZERO ETA ASTOTXO!!!!!!!!!!!


ELIKADURA OREKATUA.



Ugao herri ikastetxeko ikasleak elikadura osasuntsua zer den bereganatzen ari dira. Eskolan praktikan jarri dute ikasitakoa eta gosari osasuntsuak prestatu dituzte.    
ON EGIN!!!!!!!!!!!

2011/12/13

ZURESKU ELKARTEA GURE ESKOLAN




Abenduaren 9an zuresku elkartea bere jolasekin etorri zen gure ikasleei aintzinako jolasak eta jolas asmatuak erakustera. Hemen ikusgarri jartzen ditugu zuentzat ere.

2011/11/28

UDALETXEKO FOROA






Azaroaren 22an , goizean , udaletxera joan gara eko-ordezkariak, Agenda 21eko arduraduna eta zuzendaria  alkateari aurtengo proiektua aurkezteko.

Hasteko, pasaden urtean landu genituen Ugaoko puntu beltzen emaitzak eman dizkiegu. Izazkunek, alkateak , oso pozik hartu ditu gure informeak eta prest dago gure lanarekin jarraitzeko.

 Gero komentatu diegu Ugaoko Iturriaren egoerari  jarraipen bat egingo diogula kurtsoan zehar eta geletan Ugaoko Ondare kulturala zelan zaindu ere landuko dugula.

Eko-ordezkariek eskatu diote alkateari laguntza ortu bat eskolan prestatzeko eta baietz erantzun digu,  udaletxetik prest daudela guri laguntzeko.  Beraz, AURRERA ORTUAREKIN!!!

            Alkateak mesede bat ere eskatu digu : ea eskolan komenta dezakegun non bota behar ditugun txutxerien paperak. Asteburuetan Ugaoko  kaleak oso zikin daudela, umeek eta nagusiek paperontziak erabili behar ditugula askoz gehiago. Geletan aztertuko dugu puntu interesgarri hori ere: nora doaz guk lurrera botatzen ditugu paperak, plastikoak…?

            Ondo pasa eta gure ingurunea zaindu!!!

2011/11/04

ITURRIA

Maiatzan, azkenengo Foroan, alkatesak eskaera polit bat luzatu zigun: Ugaoko Iturria azken boladan oso zikin zegoenez, ea guri eskolan ze o zer bururatzen zitzaigun berriro ez gertatzeko.

Eko-ordezkariak martxan jarri dira eta lehenengoz Iturrira joan dira argazkiak ateratzera, ORAIN OSO GARBI DAGO!!!. Hormirudi bat sortu dute eta gelaz gela hausnarketa egingo da : zer egin dezakegu guk Ugaoko Iturria ondo zaintzeko, ondo mantentzeko?
Otsailan eta Maiatzan beste jarraipen bat egingo da.

AGENDA 21 2011-2012


Gure ikastetxean 4 urte daramatzagu Agenda 21 proiektuan , eta aurten kurtsoan zehar landuko dugun gaia ELIKADURA izango da. Orain bukatzen ari gara mugikortasun gaiarekin.

Geletan eko-ordezkariak aukeratu dituzte eta martxan daude jadanik. Azaroaren 18an Ugaon argazki batzuk atera zituzten ( herriko puntu beltzak), azaroan alkatesarekin 1. Foroa egiteko.

EA21 arduraduna

2011/11/02

AURTEN ERE ASTOTXO ESKOLAN

KAIXO LAGUNOK:


ASTOTXO NAIZ, ASKOTAN ETORRI IZAN NAIZ UGAOKO ESKOLARA BERTAKO UMEEI BISITA EGITERA ETA NIRE BIZIMODUA KONTATZERA.

AURTEN ERE BERDINA EGITEA PENTSATU DUT, LEITOKIRA JOAN NAIZEN GUZTIETAN OSO ONDO PASATU DUDALAKO. GOGORATU NI EUSKALDUNA NAIZELA ETA ELKAR ULERTZEKO EUSKERAZ EGIN BEHAR DUGULA. DATORREN ASTEAN IKUSIKO GARA ESKOLATIK IBILIKO NAIZELAKO. BERAZ, ADI EGON, EDOZEIN MOMENTUTAN AGERTU NAITEKELAKO.

AGUR ETA ONDO IBILI.

2011/06/23

Azkenean ... saria!!!


Pasaden urtean Elkar Bizitzako marrazki lehiaketan parte hartu nuen eta irabazlea izan nintzen.
Sari moduan liburu hau eman zidaten eta klaserako kamisetak nire marrazkiarekin. Liburua oso ondo dago eta bloga bisitatzen duzuenoi gomendatzen dizuet irakurtzea.

Ane Moraga

2011/05/31

BERTSOLARITZA 2011

Pasa den maiatzaren 30ean 5. eta 6. mailako guztiak Aitor Rubio gitarra-jolearekin batera abesten egon ginen. Gainera,6. mailakoek bertso batzuk eskaini genituen. Oso ondo egon zen, mikrofonoarekin abesten, bolondres batzuk dantza egiten... primeran pasatu genuen!!






















Antzerki mundiala


Pasa den astean, mundu osoan zehar ibili eta gero, Etxegarai eskolako neska mutilek haien antzezlanik arrakastatsuena eskaini ziguten. Zahar etxe batean eta Barrebista TBn hainbat pasadizo barregarri ikusi ostean, gustora gelditu ginen.
PD: Gehien espero genuen aktorea gure andereño baten semea zen. Bera, besteak bezala oso ondo egon zen.

2011/04/13

Angeles Ibirikaren bisita

Aurreko ostiralean, apirilak 8, Ugaoko idazlea den Ángeles Ibirika etorri zitzaigun eskolara. Dakizuenez, Ángelesek amodiozko nobelak idazten dite. Berarekin hitz egiten egon ginen denbora luzean oso interesgarria izan zelako berak esandako guztia: nola hasi zen idazten, bere lan ohiturak, bere asmoak... Argitaratu duen 1. nobelak, Entre sueños, hainbat sari jaso ditu. Ekainean "Antes y después de odiarte" argiratuko du. Irakur itzazue gure herriko idazle honen lanak!! El viernes, 8 de abril, la escritora de Ugao, Ángeles Ibirika vino a nuestra escuela. Como ya sabréis, Ángeles escribe novela romántica. Estuvimos un largo rato con ella ya que nos pareció muy interesante lo que nos contó: cómo empezó a escribir, sus hábitos de trabajo, sus intenciones... Su primera novela publicada, Entre sueños, ha recibido numerosos premios. En junio publicará su novela Antes y después de odiarte. Leed los libros de esta escritora de nuestro pueblo!!

2011/03/31

Guggenheim + Bizkaiko Zubia

Kaixo! 6. mailako ikasleok apirilaren 24an Guggenheim museora eta Bizkaiko Zubira joan ginen. Museoan hainbat gauza ikusi genituen. Bisita amaitu ondoren tailer bat egitera joan ginen. Gero parke batean bazkaldu eta frantziar batzuekin hitz egin genuen. Agurtu ostean Bizkaiko Zubira abiatu ginen. Han batzuk beldur pixka bat sentitu genuen baina gero konfiantza hartu eta lasaiago geratu ginen. Han goian zelako haizea zebilen!! Primeran pasatu genuen eta gehienok zubira berriro bueltatu nahi dugu! Hona hemen argazki batzuk:

2011/03/29

Agenda 21

Otsailaren 9an L.H. ko ziklo guztiek Ugaotik ibilbide bat egin zuten mugikortasun gaiari hasiera emateko. Geletan irakasleekin ibilbidearen hausnarketa egin zuten eta ondorioak atera zituzten.

2011/02/23

AGENDA 21

Pasa den urtean ikasleek eta irakasleek hartu genituen akordioen jarraipena abenduan aztertu genuen inkesta baten bidez . Urtarrilean inkestaren hausnarketa egin zen eta eskolan sustatzeko akordioak hainbat proposamen egon ziren. Haien artean hormirudiak egitea eta kokatzea pasabideetan, komunetan, fotokopiadora gelan .... Otsailan amaitu dute lan polit hori. HEMEN DUZUE GURE LANA!!! POLITA, BAI???!!!


ASTOTXO

Berriz ere astotxo gure eskolara etorri da. 3 urtekoen gelatik pasatu da eta 4 urte, 5 urte eta 2 urtekoen gelatatik pasatzeko asmoa ere badauka.
Gogoratu euskaraz hitzegitea eta euskara erabiltzen saiatzea.






2011/02/18

TXOTXONGILOAK

            Urtarrilaren 21ean, ostiralean, txotxongilo emanaldia izan genuen ikastetxean, psikogelan. 10etan 5 urtekoak, 1. eta 2. mailakoak  hurbildu ziren ikustera, poz-pozik. Izugarri gustatu zitzaien eta orain geletan lan batzuk prestatuko dituzte gaiari buruz.

2011/01/17

OLENTZERO EGUNA

AGENDA 21

Pasaden urtean, gure eskolan hainbat akordioetara ailegatu ginen paperari buruz eta argiari buruz. Aurten pentsatu dugu akordio horiek birgogoratzea eta eskolan sustatzea; horregaitik inkesta txiki bat bete dugu gai hauei buruz 3. mailatik gora.
Umeek bete dituzte inkestak eta eko ordezkariek datuen bilketa egin dute.
Hemen argazkietan lan eta lan ikusten ditugu. Bai langileak!!


AGENDA 21

Pasa den azaroaren 19an , Agenda 21-eko eskolako eko-ordezkariak udaletxera joan ginen alkatesarekin hitz egitera. Batzarra txiki bat izan genuen berarekin eta aprobetxatu genuen eraikuntza ezagutzeko eta langileak agurtzeko. Oso atseginak izan ziren gurekin.

Batzar horretan Izazkunek , alkatesak, Udalak Agenda 21ari buruz zer egiten duen azaldu zigun , eta guk aurten landuko dugun gaia ere aurkeztu genion: MUGIKORTASUNA. Honen aparte, eskatu genion papera birziklatzeko edukiontzia aldatzea eta pilentzako edukiontzi bat ipintzea. Baietz erantzun zigun bi proposameneei, ahalik eta azkarren agingo zuela.

Bisita amaitzeko opari txiki bat eman ziguten, “buf” bat negurako. Oso ondo pasatu genuen eta pozik egon ginen.

Eko-ordezkariak


Kaixo lagunok!

Ugaoko eskolaren blog berria duzue hau. Hemen eskolako ikasleok egiten ditugun ekintzen berri eman nahi dizuegu eta, era berean, zuekin harremanetan jarri -zuen iritziak jasoz, zuen proposamenak entzunez...- Horretarako mezuak bidali ahal dituzue gure helbide elektronikora, ugaonikasi@gmail.com edota gure blogean bertan idatzi.
Ongi etorri eta... ONDO PASA!