2010/12/23

EUSKARAREN EGUNA

Abenduaren 3an Euskeraren Eguna ospatu genuen eskolan eta hona hemen argazki batzuk, zuek ikusteko ze ondo pasatu genuen!!

2010/12/22

LURRASKAKO BARNETEGIA





2. Mailako ikasleak Lurraskako baserri eskolan egon ginen eta oso ondo pasatu genuen.

2010/12/13

BERRIZ CAMP (Day 5)


Hi!! Beno, gure azken eguna barnetegian.

Aste osoan zehar egindako laburpen bat ikusi dugu (argazkiak eta bideoak), bazkaldu eta autobusera. Orokorrean primeran pasatu dugu eta aldi berean ere zerbait ikasi dugu.

Bye, bye!! See you!!

2010/12/03

BERRIZ CAMP (Day 4)


Hello friends!!

Gaur Joko Olinpikoak izan ditugu eta oso ondo pasatu dugu. Irabazi dutenei diploma eta domina batzuk eman dizkiete.

Orain diskotekara joango gara eta ederto pasatzea espero dugu.

Good bye!!

2010/12/01

BERRIZ CAMP (Day 3)


Hello!! How are you?

Gu ondo gaude eta espero dugu zuek ere ondo egotea.

Gaur Igorreko neska baten urtebetetzea izan da eta Oreo cake bat egin diogu. Gero denok jan egin dugu. TV Quiz programa egiten ari ginenean elurra hasi da eta denak very happy jarri gara.

Good bye!! Ondo pasa!! Bihar arte!!

2010/11/30

BERRIZ CAMP (Day 2)

Hello!! Asteartean artistak izatea tokatu zaigu eta guk egindako aurpegiekin totem bat egin dugu. Aurkezpenean, ikasten egon garena aurkeztu dugu, eta talde bakoitzak dantza bat dantzatu du eta poster batzuk egin ditugu.

Good bye!! We are having a good time!!

2010/11/29

BERRIZ CAMP (Day 1)

Kaixo!! Ugaoko 6.mailako ikasleak gara eta azaroaren 29tik abenduaren 3ra arte Berrizko barnetegi zoragarri honetan gaude. Oso ondo pasatzen ari gara eta experimentu asko egin ditugu. Gaur zientzialariak izan gara.
Oharra gurasoentzat: We are very happy!!
Bihar arte!

2010/11/19

MERCABILBAO 2010

Kaixo lagunok!
Pasa den astean 6.mailako ikasleok Mercabilbao ezagutu genuen.
Hasieran arrainei buruzko bideo bat ikusi eta arrain batzuk garbitu genituen. Gero, Deustuko arraunlari batzuekin hitz egiten egon ginen, galdera batzuk egiten, ... Amaitzeko janaria gordetzen den tokira joan ginen.Hor fruta ezberdinak ikusi genituen eta laranja poltsa bat eraman genuen!
Amaieran arrain pintxo bat jan genuen (batzuek ez) eta berriz Ugaora.
Ahh! Eta batzuk irratsaio batean zuzenean hitz egin zuten!
Oso ondo pasatu genuen!

2010/11/12

CIRQUE DÉJÁ VU

Gaur goizean 3. eta 4. mailakoak trenera igo gara Bilbora joateko, antzerki bat ikusteko. Heltzean eseri gara eta aitite bat Antxelmo izenekoa zegoen eserita. Antxelmok oroimena galduta zeukan. Beste aitite bat Faustok nahi zuen Antxelmori oroimena etortzea . Biak gaztetan lan egiten zuten elkar zirkoan. Faustok oparitu zion zirkoaren gurdia eta Antxelmo gogoratzen hasi zen.Asko gustatu zitzaigun.

2010/11/11

Arteako ekomuseoa

Kaixo gu 4. mailako ikasleak gara ,ostiralean Arteako ekomuseora joan ginen. Han bi talde egin genituen talde bat 4.D2 eta 4.D1 izan ziren. Lehenengo hamaiketakoa jan genuen, bost minutu beranduago taldeak egin ziren,talde bat kobazuloa ikustera joan zen eta bestea ekomuseora.
Kobara joan zirenak antzinan zelan bizi ziren ikusi zuten eta ere zelan egiten zituzten gauzak, adibidez: lantzak, jertseak...
Ekomuseora joan zirenak baserrian zelan bizi ziren ikusi zuten. Han zelan egiten eta inbentatzen zituzten gauzak. Talde biek ikusi zuten gauza bera. Gero parkean jolastu genuen eta geroago bazkaldu genuen, ondoren gimnasio parkea aurkitu genuen. Minutu batzuk pasatzean autobusera joan ginen eta pelikula bat ikusi genuen. Klasera heldu ginenean batzuk jolastu eta beste batzuk margotu .




2010/06/22

Ur borroka!


Gaur, eguraldi ona baliatuz, udari ongietorria eman diogu patioko eskolan antolatu diren ur borroken bitartez. Bihar ospatzekoa den ikasturte amaierako jaiari aurrea hartuz (bertan protagonistak 6. mailako ikasleak izango dira) Lehen Hezkuntzako ikasleek bainujantziak hartu, ur pistolak bete eta... GERRARA!!!
Ederto pasatu dute, bestela begiratu hemen kokatu ditugun argazkiak.
Bihar arte!

2010/05/31

Bide Hezkuntza ikastaroa


Bi urtero bezala, egunotan Bide Hezkuntza ikastaroa jasotzen ari dira 5. eta 6. mailetako ikasleak. Ikastaro hau Herrizaingo Saileko Trafiko zuzendaritzak antolatzen du eta UNEDen diplomaturiko bi ertzainek ematen dute.
Ikastaroak bost ordu irauten du guztira -talde bakoitzak-, horietako hiru teorikoak dira, ikasgelan ematen direnak, eta beste biak tailer praktiko bat dira. Honetarako, zirkuitu bat eratzen dute eskolako patioan -argazkietan ikus dezakezuenez-, pasabideak, semaforoak, ikur bertikalak, ertzainak eta guzti. Ikastaroak bost ardatz ditu:
- Oinezkoak
- Bizikleta gidaria
- Seinale mota ezberdinak ezagutzea

- Bide Hezkuntzako Parkean praktikak egitea

- Autobabeserako oinarrizko arauak.

Eta lortu nahi diren helburuak, berriz, honako hauek dira:

- Oinezko eta gidari bezala arriskuak zein diren jakin.

- Jokabide ohitura seguruak eskuratu.

- Errepideetan segurtasun pertsonala hobetzeko behar diren gaitasunak garatu.

Gure ikasleek hainbat kontu ikasteaz gain, ederto pasatu dute praktiketan.

2010/05/05

Sastarraingo barnetegia


Ugao eskolako 3. mailako neska-mutilok aurtengo apirila amaieran, hiru egun zoragarri bizi izan doguz. 40 ikasletik gorako taldea izan gara eta pila bat kontu egin dogu: ikuiluan animaliak ezagutu, zaldiz ibili, gure arbasoen aztarnak leizeetan antzeman, geolojian murgilketa apalak egin, landaredia eta animaliak ikusi eta erroskila eta pastel goxoak prestatu egin doguz.
Guzti hau gitxi ez bada, gaubela zoroak izan doguz eta elkarregaz une atseginak bizi izan doguz. Guri laguntzeko etorri diran hiru andereñoek ere, itzel igaro dabe, eguraldiak ere, gozamen honetan lagundu izan dauelarik.

Bertako egonaldia aprobetxatu dogu Sastarraingo lagunei elkarrizketa bat egiteko, Baserri Eskola bat zer dan eta bertan zer egiten daben azaltzeko. Entzun daikezue hemen behean dagoen artxiboan klikatuta.



3. mailako neska-mutikoek

2010/04/27

3erd level children's robots


Hello!!
We´re 3rd level students. We learnt about our body and, to finish the topic, we decided to work on robots. We used recycled materials: boxes, paper rolls, aluminium paper, stickers… and … here they are!! Our robots are really nice and funny, aren´t they?


Kaixo!!
3. mailako ikasleak gara. Gure gorputzari buruz ikasi genuen eta, gaia bukatzeko, robotak egitea erabaki genuen. Birziklatutako materialak erabili genituen: kutxak, paper tutuak, aluminio papera, pegatinak… eta hemen daude!!. Gure robotak oso politak eta barregarriak dira, ezta?


Hirugarren mailako neska mutikoak

2010/04/20

Bertso saio musikatua


Azken urteetako ohiturari jarraiki, gaur hirugarren zikloko ikasleok bertso saio berezia izan dugu, izan ere, oraingoan bertso musikatuak abestu izan baititugu Aitor Rubio musikariaren laguntzaz.
Denok dakizuenez, seigarren mailako neska mutikook bertsogintza lantzen dugu astean behin Etxahun Lekue bertsolari gazteagaz. Egitasmo horren barruan kokatzen da gaurko bertso saio musikatua. Esan bezala, Aitor Rubio musikariaren laguntzaz aritu izan gara kantuan. Aitor eskarmentu handiko musikaria da, hainbat diskotan parte hartuz zein zuzeneko emanaldietan kitarra joz (besteak beste, Gu Ta Gutarrak, Mikel Urdangarin...) Saio berezi honetara bosgarren mailako lagunak gonbidatu ditugu. Ederto pasatu dugu denok, bestela ikus ezazue hemen behean jarri dugun Maritxu nora zoaz? kanta ezagunaren bideoa.



Seigarren mailako bertsolari gazteok

2010/03/26

Azken dantza eta Astotxoren mezua


Eta horra hor sorpresa!!!
Azken unean Astotxo menditik jeitsi da eta gure festan parte hartu gure izan du. Hona hemen festa bukaerako dantza eta Astotxoren mezua.
On izan.

Astotxoren lagunak

Jolas eguna


Eta Kultur Astea amaitu egin da!
Baina, tire, bigarren hiruhilabetekoa ere eta, beraz, gaur udaberriko oporraldia hasiko da.
Bariku honetan, txotxongilo lan bat ikusi ostean, eskolako txikienak patiora irten eta, eguraldia lagun, ezin hobeto pasatu dute irakasleek atondu duten jolas parkean. Bertan pila bat froga eta kirol egin dute: zaku lasterketa, patinete lasterketa, txirringa lasterketa, koilara lasterketa... uff!!! Horrenbeste lasterketarekin neke-neke eginda amaitu dute.
Hau guztia 3, 4 eta 5 urteko ikasleentzat izan da, zeren eta txikienentzat, gure 2 urteko ume maitagarrientzat, beste jolas-parketxo bat antolatu dute irakasleek eta, honetan, ez dute horrenbeste korritu behar izan.
Ederto pasatu dute goiz partea.


Ez ahaztu, apirilaren 12an atzera be eskolan ikusiko gara.
Ondo pasa oporretan!!

Haur Hezkuntzako maitagarriak

2010/03/25

Euskal dantzen erakustaldia


Eta eguenean ere, kirolean aritu ostean, Lehen Hezkuntzako ikasleek Heziketa Fisikoko saioetan ikasitako euskal dantzen erakustaldi ikusgarria eskini digute. Ikasmaila bakoitzak dantza ezberdin bat egin du: eskudantza, txulalai, sanpetrike, zapatagin, zazpi jauzi eta polka pik.
Amaieran, dantzaldi librea izan da eta guztiak animatu dira gorputza mugitzera, ikasle zein irakasle, berdin Nafarra Beherako martxea (ikus argazkia) edota ska eta rock'n'rolla izan.
Astea ari da amaitzen, opor usaina dabil inguruotan. Biharkoan, txikientzako txotxongiloa eta jolask izango dira.

Dantzari kaskarinak

Kirol eguna


Eta eguenean Lehen Hezkuntzako ikasleek kirol eguna izan dute. Patioa kiroldegi erraldoi bilakatu eta seigarren mailako ikasleen antolaketaz, demari ekin diote: txingak, sokatira, lokotxak, boloak, harri jasoketa... Ederto eman dute goiz partea, norgehiagoka, giro onean, garrantzitsuena ez baitzen kasu honetan irabaztea, parte hartzea eta ondo pasatzea baizik.
Esan bezala, eskolako nagusiak ibili dira talde ezberdinetan antolatzaile eta probetan epaile. Oso ondo bete dute euren zeregina.

Ugaoko kirolari gazteak

Kantaldia


Bertsolaritzarekin batera, laugarren mailako ikasleek kantaldi ederra eskeini ziguten eguaztenean. Hauek ere Jane Jauregian eman zuten egun osoa, bertara eskolako ikasle guztiak hurbildu baitziren prestatutako saioa entzuteko. Baina, horra hor sorpresa, ikuskizuna ez zen bakarrik belarrien gozamenerako, kantu bakoitza bideomontaje batez lagundu baitzuten pantaila handian. Laugarren mailako talde biak ezin gogotsuago aritu ziren kantu ezberdinetan: ahotsak, perkusio txikiak, zeharkako flauta, gitarrak, flauta gozoak.... eta, zelan ez, txaloak eta gerria astintzen.
Arratsalderako aurreikusita zegoen plazan eskeintzea herritar guztientzako saio irekia: musika ekipoa montatuta zegoen eta, bat-batean, euria.
Azkenean, Jane Jauregian bertan eskeini zuten kantaldia, formatu txikiagoan. Txalo zaparradak itzelak izan ziren.

Laugarren mailako kantari eta musikariak

Bertso saioa


Eguaztena kantu eta bertsoetarako eguna zen gure egitarauan. Seigarren mailakoek bertso saio ederra atondu zuten, edota eurek hasierako bertsoetan kantatu zuten moduan, saio potentea.
Goizean hainbat ekitaldi egin zuten eskolako ikasle guztientzako. Arratsaldeko saio irekia, hau da, herritar guztiei zuzendutakoa, plazan egitekoa zen, baina hasi baino lehentxoago euri zaparrada galanta egin zuenez, Jane jauregian moldatu zuten egitekoa.
Saioaren egitura didaktikoa izan zen, hau da, bertso saioetan erabili ohi diren ariketa ezberdinak plantetau zizkieten gai-jartzaile ezberdinek bertsolariei.
Hau guztia Etxahun Lekue bertsolariarekin ikasi dute astean behin izaten duten bertsolaritza saioan. Atzokoan ikusi zenez, Ugaoko bertsolarien harrobia ziurtaturik dago.

Seigarren mailako bertsolari gazteak

2010/03/23

Antzerki eguna


Gaur, martitzenean, urtero egiten den legez, antzerkiaren eguna izan da. Bosgarren mailako ikasle finek antzezlan ezin barregarriago bi prestatu eta eskeini digute. Lan eskerga gero! Izan ere, alde batetik, egun osoan zehar ikastetxeko ikasle guztiak pasatu dira, hau da, 3 funtzio egin dituzte eta bertara 300 ikasle inguru hurbildu dira. Geroxeago, arratsaldeko 5:00etan, herritar guztiei zabalik eskeini dute... eguneko laugarren funtzioa!!!
Halere, egindako ahalegina merezi izan duelakoan gaude, batez ere ikasle, guraso eta herritarren txalo zaparrada entzunda.
Hurrengo urtean antzezlan berriak iusiko ditugu.
Aurtengoak ezin izan badituzue ikusi, hementxe dauzkazue irudi batzuk. Ondo pasa.



Bosgarren mailako neska-mutikoak

2010/03/22

Graffiti eguna eta Astotxoren bisita


Astelehenean aurreikusi bezala, ikasleak hormirudiak egiten ibili dira egunean zehar, mota guztietakoak baina helburu bakarrarekin, euskararen aldeko gure konpromisoa adieraztea. Hormirudi hauek eskolaren sarreran eta herrian jarriko ditugu denok ikusteko.
Bestetik, 3. zikloko ikasleek mitologia eta literatura tailerrak izan dituzte, Udal Liburutegiak antolatuta.
Hau guztia prestatuta genuen, baina, horra hor ezustea, txikienen arratsaldeko jolasaldian nor eta Astotxo agertu denean. Umeekin jolastu, euren kantak entzun eta euskaraz egiteko eskatu die. Hurrengo arte, Astotxo, gure lagun.
Horrela amaitu da gaurko eguna. Bihar berriz, antzerki lan mundialak 5. mailakoen eskutik.


Eskolako umeak

Sukarrietako barnetegia


Kaixo lagunok:
Dakizuenez laugarren mailako ikasleak, aurreko astean, Sukarrietan egon gara eta oso ondo pasa dugu. Orain kontatuko dizuegu zer egin dugun ondo pasatzeko. Hara heldu ginenean lehenengoko gauza gure logela non zegoen kokatuta ikusi genuen, gero ikastetxe ezberdinetako ikasleok, ludotekan, aurkezpena egin genuen eta bukatu ondoren jantokira. Bazkaldu eta gero, denbora libre hirurak arte. Hiruretan proiktuetara abiatu ginen (gurea ura zen). Arratsaldeko bostetan proiektuak bukatzen ziren eta azkaltzera. Azkaldu eta gero bakoitza bere tailerrera joaten zen (keramika, astronomia, sukaldaritza, ehungintza...). Gabeko zortzietan afaltzera eta gero, hamarrak arte, jolastera. Hamarretan logelara eta lo egitera. Egun guztietan irteeraren bat egin genuen, zaldiz ibili ginen eta asteazken gauean diskoteka izan genuen, hamaikak arte. Diskoteka eta gero logelara, Sukarrietako sorgina etorriko zela pentsatzen. Ah, ez dakizue? Sukarrietako barnetegian sorgin bat dago: Mari Suka.
Ostegun arratsaldean, neka-neka eginda Ugaora iritsi ginen. Eskerrak jaizubi luzea egon den atseden ahartzeko eta Kultur Astea behar bezala hasteko!
Eta eskerrik asko gurekin izan diren andereñoei: Itziar, Rakel eta Idurre.
OSO ONDO PASADUGU!!!
Argazki batzuk ikusi ahal dituzue eskumako zutabean.
4. mailako neska-mutikoak

2010/03/18

Badator KULTUR ASTEA 2010


Urtero legez, udaberriko oporraldiaren aurretik Kultur astea ospatuko dugu eskolan, herrian ospatzen den Euskal Astearekin batera.
Hauexek dira eskolan hurrengo astean burutuko ditugun ekintzak.
- martxoak 22, astelehena, Graffiti eguna: Goiz osoan zehar, ikasleek hormirudiak margotuko dituzte. Arratsaldean herrian jarriko ditugu.Goizez, euskal mitologia eta literatur tailerrak 3. ziklokoikasleentzat udal liburutegiaren eskutik.
- martxoak 23, martitzena, Antzerki eguna: egunean zehar antzerki lan bi ikasle guztientzat 5. mailako ikasleen eskutik, Jane Jauregian. Arratsaldeko 5etan, herritar guztientzat Janen.
- martxoak 24, eguaztena, Kanta eta bertso eguna: kantaldia eta bertso saio didaktikoa ikasle guztientzat 4. eta 6. mailetako ikasleen eskutik, Jane Jauregian.Arratsaldeko 5etan, herriko plazan, herritar guztientzat
- martxoak 25, eguena, Kirol eguna: kirol ibilbidea patioan, Lehen Hezkuntzako ikasleentzat, 6. mailako ikasleen eskutik. Ondoren, euskal dantzen erakustaldia ikasleen eskutik. - martxoak 26, barikua, Jolas eguna: goizean, Txotxongilo saioa 4 eta 5 urteko zein 1. eta 2. mailako ikasleentzat, Agenda 21en eskutik.
11etatik aurrera, patioan, Jolas Eguna Haur Hezkuntzako ikasleentzat.

Hurrengo astean, egunez egun, ekintzen berri emango dizuegu blog honetan. Era berean, argazki zein bideoak jarriko ditugu.

2010/03/12

Tipi-tapa, tipi-tapa, Rith


Orain bi egun hasi da gaelikoaren aldeko 'Rith' izeneko jaialdia Belfasten, Korrikaren antzeko ekimena; 1.600 kilometro egin ondoren helduko da Galwayra asteazkenean. Euskal Herrian ospatzen den Korrika jaialdiaren antzekoa da Rith izenekoa. Korrika esan nahi du rith hitzak gaelikoz.
Informazio gehiago nahi baduzue:


2010/02/18

Inauteriak


Pasa den barikuan, otsailak 12, inauteriak ospatu genituen gure eskolan. Aurtengo gaia historia aroak zen: haur hezkuntzakoak egiptoarrez mozorratu ziren; lehen ziklokoak, erdi aroko zaldun eta printzesa; bigarrenekoak, kobazuloetako gizakiak; eta hirugarren ziklokoak, erromatar.
Ohi legez kalejira egin genuen herrian zehar, eguraldiak baldintzaturik, aste honetan edurra eta guzti izan dugulako Ugaon. Beraz, kalejira laburra egin genuen, eskolatik Jaro kiroldegiraino, han eskeini baigenituen prestatutako dantza eta koreografia ederrak.
Ikuskizuna amaitutakoan, txokolate beroa eta bizkotxoak eskeini zizkiguten Guraso Elkartekoek. Bertan hasi zen disko-festak jarraipena izan zuen geroxeago herriko plazan.
Egun ederra pasatu genuen -bestela begitu argazkiak eskumako zutabean-.

2010/02/05

Alkizako barnetegia

Kaixo lagunok!

Gu 5.D1 mailako neska-mutilak gara eta pasa den astean (urtarrilaren 25etik 29ra) Alkizako Barnetegian egon ginen.
Han oso ondo pasatu genuen eta ekintza asko egin genituen: pelikulak filmatu, jolasak egin, futbolin txapelketak antolatu, irteerak, diskoteka, ...
Lagun berriak ere egin genituen, adibidez, Kaxinta, Martxelino, Kurrin-kurrin, ...
Gure helburua lortu genuela uste dugu, hau da, euskeraz hitz egitea eta primeran pasatzea.
Eskumako zutabean argazki batzuk ikus ditzakezue.

5.1 taldeko neska-mutikoak

Agate deuna


Ohiturak agindu legez, atzo Agate Deunari eske eta kantuan irten ginen eskolako ikasle eta irakasleok. Eguraldi ezin hobea izan genuen bidelagun eta goizpasa ederra burutu genuen. Goizeko 9:00etan denok batera eskolako patioan abestu genuen. Ondoren, ziklo bakoitzak bere ibilibideari ekin zion.
Haur Hezkuntzakoak plazan eta oinezkoen aldetik ibili ziren 10etatik aurrera herritarrei goiza alaituz. Lehen eta Bigarren zikloko ikasleak batera ibili ziren: plazatik abiatuta ugaoko dorre osoa, jaro, san bartolome eta, atzera be, plazan kantatu zuten. Hirugarren ziklokoak, nagusiak izaki, inguruko auzuneetatik ibili ziren: beretxa, poligonoak, iturrigorrialde... txistuaren doinuaz kantari eta dantzari. Unerik hunkigarrienetako bat zaharren egoitzan izan zen, agure eta atso guztiak atarira urten eta hunkiturik umeen kantua aditu zutenean.
Hurrengo urtean berriro irtengo gara ohitura ez galtzeko asmoz.



Agate Deuna eguneko argazki bidezko bideoa

2010/01/27

Siroka

Siroka musika talde berri bat da. Bertan Gorka Chamorro Ugaoko laguna eta gure ikastolako ikasle ohia dabil bateria astintzen. Hona hemen grabatu duten lehen diskoa aurkezteko paraturiko bideoklipa. Gehiago jakiteko: http://sirokataldea.blogspot.com
On izan

2010/01/14

British dessert, trifle

Seigarren mailako ikasleek Britania Handiko postre tipiko bat egiten ikasi dute ingelera saioan. Ikasi eta egin. Egin eta jan, jakina! Oso gozo omen zegoen, zeren ez baitzuten apurrik ere utzi. Horren testigantza moduan, eta ea etxean egiten animatzen zareten, hemen duzue prestaketa prozesuaren bideoa (tire, ezta Argiñanok berak) On egin.



Seigarren maila
ko neska-mutikoak.

Itsasminez


Atzo goizean Jane Jauregira joan ginen Itsasminez antzezlana ikustera. Lau eta bost urtekoak eta lehen eta bigarren mailakoak joan ginen.
Antzezlana oso polita izan zen eta asko gustatu zitzaigun.

Protagonista Argi zen eta osabak opari egindako karakola bati esker itsasoaren soinua entzuten zuen. Egun batean konturatu zen itsasoa gaixo zegoela, ez zela mugitzen ilargia haserre zegoelako. Eta ilargia haserre zegoen, berak lurraren eta itsasoaren alde lan egin arren, gizakiok ez ditugulako zaintzen, lurrean zein itsasoan zikinkeriak botatzen ditugu-eta.
Argik bere karakola eman zion ilargiari eta, horrela, haserrea pasatu zitzaion.

Antzezlan honi esker honakoa ikasi dugu: lurra eta itsasoa oso ondo zaindu behar ditugu.

Bost urteko neska-mutikoak

Urte berria, irratsaio berriak

Urte berria hasi da eta berarekin gure eskolako irrati tailerreko saio berriak. Beti bezain interesgarri, beti bezain entretenigarri. Astero saio berri bat: elkarrizketak, ipuinak, txisteak, atal didaktikoak... Dena gure blogean.Oraingoan, hirugarren mailako neska mutikoek grabatu dute.

Irrati tailerreko arduraduna

2010/01/12

Axa Mixa, urtarrilaren 11tik 17ra

Astelehena 11: Ijitoen kultura. Miribilla eskolako haur hezkuntzakoak kanta batzuk abestuko dabez eta asmakizun eta txisteak Atxuritik helduko jakuz.
Mina del Morro eskolako lagunak ijitoen Kulturari buruz hitz egingo dabe.
Martitzena 12: Finlandia herria ezagutaraziko deusku bertakoa den neskato batek. Horrez gain “Azeria eta Putrea” ipuina entzungo dogu. Basurto eta Mujikakoak barrez lehertaraziko deuskue euren txiste xelebreekin. Doinuak, bertakoak, Amelie Filmakoak eta Bossa Nova erritmoa. Jarri belarria eta Gozatu!
Eguaztena 13: Gaur, Txurdinaga eskolako lagunak kolore eta ipuinei buruz berba egingo dabe. Ondoren, AxaMixaren bozeramaile den Ainhoak Porrotxi, Euskal Herriko pailazo barregarriari egindako elkarrizketa entzungo dogu.
Eguena 14: Hasteko, Martintxu izeneko gizon bati zer gertatu jakon jakingo dogu, jarraian, Txurdinaga eskolako lagunak euren gustuko aktibitateak aurkeztuko dabez eta Etxebarri eskolako lagunak Kintanan, Kanpamendu batean eta Exponaturan zer egin aben azalduko deuskue. Ondoren, Anuarek Marokotik Euskal Herrira etorri zanean euskera zelan ikasi eban azalduko dau. Amaitzeko jolas kanta batzuk entzungo doguz, euskeraz eta arabieraz.
Barikua 15: Gaur animali batzuk ezagutuko doguz. Hasteko, Txurdinaga eskolako 5 urteko gelako lagunak animali batzuei buruz hitz egingo dabe. Geroxeago, bi katuen ipuina entzungo dogu eta amaitzeko Etxebarri eskolako 6. mailako lagunak etxean dabezan animaliak aurkeztuko deuskuez.
Zapatua 16: Atzera entzungai, martitzeneko saioa
Domeka 17: Eguaztenekoa errepikatuko da

Kaixo lagunok!

Ugaoko eskolaren blog berria duzue hau. Hemen eskolako ikasleok egiten ditugun ekintzen berri eman nahi dizuegu eta, era berean, zuekin harremanetan jarri -zuen iritziak jasoz, zuen proposamenak entzunez...- Horretarako mezuak bidali ahal dituzue gure helbide elektronikora, ugaonikasi@gmail.com edota gure blogean bertan idatzi.
Ongi etorri eta... ONDO PASA!