2011/11/28

UDALETXEKO FOROA






Azaroaren 22an , goizean , udaletxera joan gara eko-ordezkariak, Agenda 21eko arduraduna eta zuzendaria  alkateari aurtengo proiektua aurkezteko.

Hasteko, pasaden urtean landu genituen Ugaoko puntu beltzen emaitzak eman dizkiegu. Izazkunek, alkateak , oso pozik hartu ditu gure informeak eta prest dago gure lanarekin jarraitzeko.

 Gero komentatu diegu Ugaoko Iturriaren egoerari  jarraipen bat egingo diogula kurtsoan zehar eta geletan Ugaoko Ondare kulturala zelan zaindu ere landuko dugula.

Eko-ordezkariek eskatu diote alkateari laguntza ortu bat eskolan prestatzeko eta baietz erantzun digu,  udaletxetik prest daudela guri laguntzeko.  Beraz, AURRERA ORTUAREKIN!!!

            Alkateak mesede bat ere eskatu digu : ea eskolan komenta dezakegun non bota behar ditugun txutxerien paperak. Asteburuetan Ugaoko  kaleak oso zikin daudela, umeek eta nagusiek paperontziak erabili behar ditugula askoz gehiago. Geletan aztertuko dugu puntu interesgarri hori ere: nora doaz guk lurrera botatzen ditugu paperak, plastikoak…?

            Ondo pasa eta gure ingurunea zaindu!!!

2011/11/04

ITURRIA

Maiatzan, azkenengo Foroan, alkatesak eskaera polit bat luzatu zigun: Ugaoko Iturria azken boladan oso zikin zegoenez, ea guri eskolan ze o zer bururatzen zitzaigun berriro ez gertatzeko.

Eko-ordezkariak martxan jarri dira eta lehenengoz Iturrira joan dira argazkiak ateratzera, ORAIN OSO GARBI DAGO!!!. Hormirudi bat sortu dute eta gelaz gela hausnarketa egingo da : zer egin dezakegu guk Ugaoko Iturria ondo zaintzeko, ondo mantentzeko?
Otsailan eta Maiatzan beste jarraipen bat egingo da.

AGENDA 21 2011-2012


Gure ikastetxean 4 urte daramatzagu Agenda 21 proiektuan , eta aurten kurtsoan zehar landuko dugun gaia ELIKADURA izango da. Orain bukatzen ari gara mugikortasun gaiarekin.

Geletan eko-ordezkariak aukeratu dituzte eta martxan daude jadanik. Azaroaren 18an Ugaon argazki batzuk atera zituzten ( herriko puntu beltzak), azaroan alkatesarekin 1. Foroa egiteko.

EA21 arduraduna

2011/11/02

AURTEN ERE ASTOTXO ESKOLAN

KAIXO LAGUNOK:


ASTOTXO NAIZ, ASKOTAN ETORRI IZAN NAIZ UGAOKO ESKOLARA BERTAKO UMEEI BISITA EGITERA ETA NIRE BIZIMODUA KONTATZERA.

AURTEN ERE BERDINA EGITEA PENTSATU DUT, LEITOKIRA JOAN NAIZEN GUZTIETAN OSO ONDO PASATU DUDALAKO. GOGORATU NI EUSKALDUNA NAIZELA ETA ELKAR ULERTZEKO EUSKERAZ EGIN BEHAR DUGULA. DATORREN ASTEAN IKUSIKO GARA ESKOLATIK IBILIKO NAIZELAKO. BERAZ, ADI EGON, EDOZEIN MOMENTUTAN AGERTU NAITEKELAKO.

AGUR ETA ONDO IBILI.

Kaixo lagunok!

Ugaoko eskolaren blog berria duzue hau. Hemen eskolako ikasleok egiten ditugun ekintzen berri eman nahi dizuegu eta, era berean, zuekin harremanetan jarri -zuen iritziak jasoz, zuen proposamenak entzunez...- Horretarako mezuak bidali ahal dituzue gure helbide elektronikora, ugaonikasi@gmail.com edota gure blogean bertan idatzi.
Ongi etorri eta... ONDO PASA!