2013/04/30

ROSARI AGURRA

Guztiok dakizuen moduan andereino Rosa jubilatzen da  eta aurreko ostiralean, apirilaren 26an, egindako omenaldiaren zati bat aurreratzen dizuegu.
Disfrutatu hasten duzun etapa berri hau, ondo segi eta etorri bisitan!!!!

2013/04/08

EUSKAL ASTEA 2013

EUSKAL ASTEAN egin genituen hainbat ekintza ikusi ahal izango dugu ondorengo bideo eta argazkietan. Horrela zein ondo pasatu genuen gogoratuko dugu guztiok!!!!!! GORA EUSKAL ASTEA.

 Hona hemen 5. mailako ikasleek antzeztutako obrak: gaixo tranpatia eta Hollywoodeko izarrak.

 

 

 

 

 

 

 

KORRIKA  TXIKI

Korrika Ugaotik gauerdian pasatzen zenez, guk ikasleok korrika txiki ospatu genuen  herritik ibilbide bat eginez ostegun goizean. Bideo honetan laburbildu dugu ibilbidea argazkien bidez. UGAON ERE EUSKARAREN ALDE!!!!
 

HERRI  KIROLAK
Joan den astelehenean, Martxoak  18 a goizeko 9:00etan seigarren mailako ikasleok herri kiroletara jokatzeko materiala prestatzen hasi ginen. Txingak, boloak, sokatira, saku lasterketa, lokotsak, harri jasoketa etb. Egin genituen zazpi talde. Guk andereño eta maisuen papela egin genuen. Umeak antolatu eta jolasa azaldu genien. Ondoren, hiru zenbatzerakoan jokatzen hasi ziren eta guk zer egiten zuten ondo eta txarto esan genien. Oso ondo portatu ziren , batzuk izan ezik, zigortuta egon zirenak.

BERTSO-KANTU

2013ko Martxoaren 18 an 5.mailakoak eta 6.mailakoak  Janera joan ginen. Han Iñaki zegoen, bertsolaritzako maisua eta Aitor izeneko mutil bat. Soluan ezeri eta Aitorrek liburu batzuk banatun zizkigun abestiz beteta. Aitor gitarra jo eta denok abesten hasi ginen. Bigarren kanta ondoren jendea estenatokira atera zen eta mikrofonoarekin abesten zuten. Guk soluan oso ondo pasatu genuen eta barre asko egin genuen.


 KANTA ETA BERTSOGINTZA

2013/03/22

KORRIKA 18 photocall

Ostegunean, KORRIKA 18k Ugao zeharkatu zuen egunean, Guraso Elkarteak eskulan tailerrak antolatu zituen arratsaldean herriko plazan. Honekin batera, photocall bat ere, hau da, argazki saio bat. Hona hemen ekitaldi horretako bideoa eta irudiak. Eskerrik asko hurbildu zineten guztioi. Bideoa eta argazkiak Goio Ramosek egin zituen, zuri ere mila esker.



Egin klik diapositiba aurkezpenaren gainean eta deskargatu ahal izango dituzu argazkiak

2013/03/21

EUSKAL ASTEA 2013



         EUSKAL ASTEA 2013

Martxoaren 15ean, ostirala  (GIROTZE EGUNA)

ASTOTXOREN BISITA (Haur Hezkuntzan)
Pegatina eta horma irudiak: “EUSKERAZ BIZI GURA DOT”
  
Martxoaren 18an, astelehena ( KIROL EGUNA)

9:45etan HERRI KIROLAK (Lehen Hezkuntza)
10:00etan ANTZERKIA (Haur Hezkuntza) “Tulipan txikia
14:30etan TAILERRA (3. maila
15:00etan BERTSO-KANTU (5. eta 6. mailakoek

Martxoaren 19an, asteartea (ANTZERKI EGUNA)

5. mailako ikasleen eskutik emanaldiak jane jauregian
17:00etan gurasoentzat emanaldia

Martxoaren 20an, asteazkena (KANTU, BERTSO, JOLAS EGUNA)

11:00etan JOLASAK (Haur Hezkuntza)
4. eta 6. mailakoen eskutik emanaldiak Jane Jauregian.
17:00etan gurasoentzat emanaldia.

Martxoaren 21, osteguna KORRIKA TXIKI

10:00etan KORRIKA TXIKI hasiko da eskolatik.
10:45ean herriko plazan EUSKAL DANTZAK.

Martxoaren 22, ostirala (BISITA EGUNA

SAREA TXIKI abesbatzak eta ETORKI  dantza taldeak bisitatuko gaituzte (3, 4, 5 urtekoak eta 1. eta 2. mailak).

2013/03/08

JANTOKIKO ERREZIBOA



Guraso horiek:
Hilabete honen amaieran  oporrak hartzen ditugunez martxoko jantoki erreziboa hilaren 22an kobratuko dugu.

Jantoki arduraduna

Estimados/as padres madres:
Por motivo de las vacaciones de semana santa el recibo del comedor se cobrara el día 22 de marzo.

La responsable del comedor

2013/02/26

Bizikleta

Joan den astelehenean, otsailaren 18an, bizikletak seigarren mailan bisita bat egitera etorri ziren.
Patioko aterpean, txirrindularitzako mutil batzuk egon ziren. Bizikletari buruzko gauza asko kontatu zizkiguten, eta, geroago, gurpil bat zulatzen bada zer egin behar dugun azaldu ziguten ere.
Txirrindularitzako eskola eta gero, bizikletarekin zirkuitu batzuk egin genituen, batzuetan laguntza pixka bat behar izan genuen, beste batzuetan, ordea, ez.
Guztiok zirkuitua amaitu bezain laster, triatloi egin genuen, korrika eta bizikletaz, baina igeri egin gabe. Triatloian lasterketak egin genituen, gero eta zailagoak.
Azken jolas hori amaitu ondoren, txirrindulariei eskerrak eman eta agurtu genituen.
Primeran pasatu genuen, eta gainera, oso zintzoak izateagatik, gozoki eta guztiz bueltatu ginen etxera.


                                                EUKENE DIAZ GARDEAZABAL

Gugemheim eta Bizkaiko zubia

Lehenengo gugemheim museora joan ginen eta gauza asko ikusi genituen. Mota desberdinetako koadroak ikusi genituen. Bat izara desberdinez eginda zegoen eta beste bat  Marilin Monroeren aurpegiz, ez dakit  zenbat aurpegi zeuden baina oso polita izan zen. Ondoren laberinto batera sartu ginen eta horma oso altuak ziren. Amaitzeko giarekin kartulinazko museo txiki batzuk egin genituen.
Bizkaiko zubia ere joan ginen egun berean izugarri gustatu zitzaigun. Ni igo nintzenean haize asko egiten zuen eta alde batetik bestera eramaten gintuen, pixka bat beldurtu ginen. Oso eguraldi petrala izan zuen, hala ere, primeran pasatu genuen.

EGILEA:NEREA


2013/02/19

KORRIKA BADATOR!!!!


Korrika, AEK-k antolatuta, Euskal Herri osoan zehar egiten duen euskararen aldeko lasterketa erraldoia da. Gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia suspertzea eta gau-eskola zein euskaltegien eguneroko lana indartzeko dirua biltzea ditu helburu.
1980an Euskal Herria Oñatitik Bilbora zeharkatu zuen 1. Korrika antolatu zenetik, euskararen alde antolatzen den ekitaldirik jendetsuena eta garrantzitsuenetakoa da. Ordudanik 17 Korrika eta 32 urte igaro dira.
2013ko martxoaren 14an hasita, 11 egunez eta gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du hamazortzigarrenez Korrikak. Bi mila kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka korrikalarirekin, gau eta egun gelditu gabe.
Korrika hasi eta amaitu arte, lekukoa pasatzen da eskuz esku eta kilometroz kilometro korrikalarien artean; lekuko horren barruan Korrika helmugara iristean, euskaldun ezagun batek irakurriko duen mezua doa, ordura arte sekretupean gordetzen dena.
Hona hemen aurtongo korrikaren abestia:



Eta interes gehiago izanda azpian duzue korrikaren horrialdera lasterbidea:




2013/02/18

INAUTERIAK

Zein ongi pasatu genuen pasadan otsailaren 8an ospatutako inauterietan! Ipuinetako pertsonaietan bilakatu ginen amets eta ilusioen mundu batean murgilduz, mozorro, dantza eta antzerkien bitartez.  Hona hemen  argazki eta bideo bilduma.



Bideoak eskuma aldeko zutabean aurkitu ditzakezue zikloz eta mailaz sailkatuta.


2013/02/05

Inauteriak 2013





otsailaren 8a, barikua



Arratsaldeko 3:00etan, kalejiraren irteera Leitoki eskolatik Plazara heldutakoan, ikastaldeek dantza eta koreografia batzuk eskeiniko dizkigute;

aurtengo gaia IPUINETAKO PERTSONAIAK da.
Jarraian, gorputzak epeltzeko, txokolatea!!!
Lau eta erdietatik aurrera, irakaslek, gurasoek eta nahi duten guztiek beraien aktuazio musikalak burutzeko aukera izango dute.

*Egitarau hau alda liteke eguraldiaren arabera. Hala balitz, informazioa eskolako sarreran eta plazan jarriko dugu.

ETORRI ETA PARTE HARTU GURE IPUINETAN

Inauteriak ospatzera gonbidatzen zaituztegu. Desfila dezakezu, ikasleen dantzak eta koreografiak ikus ditzakezue eta parte har dezakezu aktuazioren bat eginez.


 Eskolatik pasatu parte hartuko duzuenok.


Kaixo lagunok!

Ugaoko eskolaren blog berria duzue hau. Hemen eskolako ikasleok egiten ditugun ekintzen berri eman nahi dizuegu eta, era berean, zuekin harremanetan jarri -zuen iritziak jasoz, zuen proposamenak entzunez...- Horretarako mezuak bidali ahal dituzue gure helbide elektronikora, ugaonikasi@gmail.com edota gure blogean bertan idatzi.
Ongi etorri eta... ONDO PASA!