Irratia laster martxan berriro
Dagoeneko hasi gara ikasturte honetako irrati saioak antolatzen eta laster blog honetan entzungarri izango dira.
Hain zuzen ere, urriaren 15ean hasiko gara saio berriak igotzen eta, beti bezala, nagusienekin hasiko gara grabatzen.Beraz, aurreko ikasturtekoak entzuteko azkenego aukera duzue egunotan, berehala ezabatuko baititugu berriei tokia egiteko.Gogoan izan, urriaren 15etik aurrera, ostegunero, irrati saio berri bat Ugao eskolaren blogean.A, eta kometatu zure lagunei, izeko-osabei... denek gure irratia entzun dezatenIrrati tailerraren arduraduna
Kaixo lagunok!
Ugaoko eskolaren blog berria duzue hau. Hemen eskolako ikasleok egiten ditugun ekintzen berri eman nahi dizuegu eta, era berean, zuekin harremanetan jarri -zuen iritziak jasoz, zuen proposamenak entzunez...- Horretarako mezuak bidali ahal dituzue gure helbide elektronikora, ugaonikasi@gmail.com edota gure blogean bertan idatzi.Ongi etorri eta... ONDO PASA!
No hay comentarios:
Publicar un comentario