2010/03/26
Azken dantza eta Astotxoren mezua
Eta horra hor sorpresa!!!
Azken unean Astotxo menditik jeitsi da eta gure festan parte hartu gure izan du. Hona hemen festa bukaerako dantza eta Astotxoren mezua.
On izan.
Astotxoren lagunak
Etiquetas:
astotxo,
bideoak,
haur hezkuntza,
kultur astea
Jolas eguna

Eta Kultur Astea amaitu egin da!
Baina, tire, bigarren hiruhilabetekoa ere eta, beraz, gaur udaberriko oporraldia hasiko da.
Bariku honetan, txotxongilo lan bat ikusi ostean, eskolako txikienak patiora irten eta, eguraldia lagun, ezin hobeto pasatu dute irakasleek atondu duten jolas parkean. Bertan pila bat froga eta kirol egin dute: zaku lasterketa, patinete lasterketa, txirringa lasterketa, koilara lasterketa... uff!!! Horrenbeste lasterketarekin neke-neke eginda amaitu dute.
Hau guztia 3, 4 eta 5 urteko ikasleentzat izan da, zeren eta txikienentzat, gure 2 urteko ume maitagarrientzat, beste jolas-parketxo bat antolatu dute irakasleek eta, honetan, ez dute horrenbeste korritu behar izan.
Ederto pasatu dute goiz partea.
Ez ahaztu, apirilaren 12an atzera be eskolan ikusiko gara.
Ondo pasa oporretan!!
Haur Hezkuntzako maitagarriak
Etiquetas:
haur hezkuntza,
jolasak,
kultur astea
2010/03/25
Euskal dantzen erakustaldia

Eta eguenean ere, kirolean aritu ostean, Lehen Hezkuntzako ikasleek Heziketa Fisikoko saioetan ikasitako euskal dantzen erakustaldi ikusgarria eskini digute. Ikasmaila bakoitzak dantza ezberdin bat egin du: eskudantza, txulalai, sanpetrike, zapatagin, zazpi jauzi eta polka pik.
Amaieran, dantzaldi librea izan da eta guztiak animatu dira gorputza mugitzera, ikasle zein irakasle, berdin Nafarra Beherako martxea (ikus argazkia) edota ska eta rock'n'rolla izan.
Astea ari da amaitzen, opor usaina dabil inguruotan. Biharkoan, txikientzako txotxongiloa eta jolask izango dira.
Dantzari kaskarinak
Etiquetas:
dantzak,
kultur astea,
lehen hezkuntza
Kirol eguna

Eta eguenean Lehen Hezkuntzako ikasleek kirol eguna izan dute. Patioa kiroldegi erraldoi bilakatu eta seigarren mailako ikasleen antolaketaz, demari ekin diote: txingak, sokatira, lokotxak, boloak, harri jasoketa... Ederto eman dute goiz partea, norgehiagoka, giro onean, garrantzitsuena ez baitzen kasu honetan irabaztea, parte hartzea eta ondo pasatzea baizik.
Esan bezala, eskolako nagusiak ibili dira talde ezberdinetan antolatzaile eta probetan epaile. Oso ondo bete dute euren zeregina.
Ugaoko kirolari gazteak
Etiquetas:
kirolak,
kultur astea,
lehen hezkuntza
Kantaldia

Bertsolaritzarekin batera, laugarren mailako ikasleek kantaldi ederra eskeini ziguten eguaztenean. Hauek ere Jane Jauregian eman zuten egun osoa, bertara eskolako ikasle guztiak hurbildu baitziren prestatutako saioa entzuteko. Baina, horra hor sorpresa, ikuskizuna ez zen bakarrik belarrien gozamenerako, kantu bakoitza bideomontaje batez lagundu baitzuten pantaila handian. Laugarren mailako talde biak ezin gogotsuago aritu ziren kantu ezberdinetan: ahotsak, perkusio txikiak, zeharkako flauta, gitarrak, flauta gozoak.... eta, zelan ez, txaloak eta gerria astintzen.
Arratsalderako aurreikusita zegoen plazan eskeintzea herritar guztientzako saio irekia: musika ekipoa montatuta zegoen eta, bat-batean, euria.
Azkenean, Jane Jauregian bertan eskeini zuten kantaldia, formatu txikiagoan. Txalo zaparradak itzelak izan ziren.
Laugarren mailako kantari eta musikariak
Etiquetas:
2. zikloa,
kantagintza,
kultur astea,
lehen hezkuntza
Bertso saioa

Eguaztena kantu eta bertsoetarako eguna zen gure egitarauan. Seigarren mailakoek bertso saio ederra atondu zuten, edota eurek hasierako bertsoetan kantatu zuten moduan, saio potentea.
Goizean hainbat ekitaldi egin zuten eskolako ikasle guztientzako. Arratsaldeko saio irekia, hau da, herritar guztiei zuzendutakoa, plazan egitekoa zen, baina hasi baino lehentxoago euri zaparrada galanta egin zuenez, Jane jauregian moldatu zuten egitekoa.
Saioaren egitura didaktikoa izan zen, hau da, bertso saioetan erabili ohi diren ariketa ezberdinak plantetau zizkieten gai-jartzaile ezberdinek bertsolariei.
Hau guztia Etxahun Lekue bertsolariarekin ikasi dute astean behin izaten duten bertsolaritza saioan. Atzokoan ikusi zenez, Ugaoko bertsolarien harrobia ziurtaturik dago.
Seigarren mailako bertsolari gazteak
Etiquetas:
3. zikloa,
bertsolaritza,
kultur astea,
lehen hezkuntza
2010/03/23
Antzerki eguna

Gaur, martitzenean, urtero egiten den legez, antzerkiaren eguna izan da. Bosgarren mailako ikasle finek antzezlan ezin barregarriago bi prestatu eta eskeini digute. Lan eskerga gero! Izan ere, alde batetik, egun osoan zehar ikastetxeko ikasle guztiak pasatu dira, hau da, 3 funtzio egin dituzte eta bertara 300 ikasle inguru hurbildu dira. Geroxeago, arratsaldeko 5:00etan, herritar guztiei zabalik eskeini dute... eguneko laugarren funtzioa!!!
Halere, egindako ahalegina merezi izan duelakoan gaude, batez ere ikasle, guraso eta herritarren txalo zaparrada entzunda.
Hurrengo urtean antzezlan berriak iusiko ditugu.
Aurtengoak ezin izan badituzue ikusi, hementxe dauzkazue irudi batzuk. Ondo pasa.
Bosgarren mailako neska-mutikoak
Halere, egindako ahalegina merezi izan duelakoan gaude, batez ere ikasle, guraso eta herritarren txalo zaparrada entzunda.
Hurrengo urtean antzezlan berriak iusiko ditugu.
Aurtengoak ezin izan badituzue ikusi, hementxe dauzkazue irudi batzuk. Ondo pasa.
Bosgarren mailako neska-mutikoak
Etiquetas:
2. zikloa,
antzerkia,
kultur astea,
lehen hezkuntza
2010/03/22
Graffiti eguna eta Astotxoren bisita

Astelehenean aurreikusi bezala, ikasleak hormirudiak egiten ibili dira egunean zehar, mota guztietakoak baina helburu bakarrarekin, euskararen aldeko gure konpromisoa adieraztea. Hormirudi hauek eskolaren sarreran eta herrian jarriko ditugu denok ikusteko.
Bestetik, 3. zikloko ikasleek mitologia eta literatura tailerrak izan dituzte, Udal Liburutegiak antolatuta.
Hau guztia prestatuta genuen, baina, horra hor ezustea, txikienen arratsaldeko jolasaldian nor eta Astotxo agertu denean. Umeekin jolastu, euren kantak entzun eta euskaraz egiteko eskatu die. Hurrengo arte, Astotxo, gure lagun.
Horrela amaitu da gaurko eguna. Bihar berriz, antzerki lan mundialak 5. mailakoen eskutik.
Eskolako umeak
Etiquetas:
astotxo,
kultur astea
Sukarrietako barnetegia

Kaixo lagunok:
Dakizuenez laugarren mailako ikasleak, aurreko astean, Sukarrietan egon gara eta oso ondo pasa dugu. Orain kontatuko dizuegu zer egin dugun ondo pasatzeko. Hara heldu ginenean lehenengoko gauza gure logela non zegoen kokatuta ikusi genuen, gero ikastetxe ezberdinetako ikasleok, ludotekan, aurkezpena egin genuen eta bukatu ondoren jantokira. Bazkaldu eta gero, denbora libre hirurak arte. Hiruretan proiktuetara abiatu ginen (gurea ura zen). Arratsaldeko bostetan proiektuak bukatzen ziren eta azkaltzera. Azkaldu eta gero bakoitza bere tailerrera joaten zen (keramika, astronomia, sukaldaritza, ehungintza...). Gabeko zortzietan afaltzera eta gero, hamarrak arte, jolastera. Hamarretan logelara eta lo egitera. Egun guztietan irteeraren bat egin genuen, zaldiz ibili ginen eta asteazken gauean diskoteka izan genuen, hamaikak arte. Diskoteka eta gero logelara, Sukarrietako sorgina etorriko zela pentsatzen. Ah, ez dakizue? Sukarrietako barnetegian sorgin bat dago: Mari Suka.
Ostegun arratsaldean, neka-neka eginda Ugaora iritsi ginen. Eskerrak jaizubi luzea egon den atseden ahartzeko eta Kultur Astea behar bezala hasteko!
Eta eskerrik asko gurekin izan diren andereñoei: Itziar, Rakel eta Idurre.
OSO ONDO PASADUGU!!!
Argazki batzuk ikusi ahal dituzue eskumako zutabean.
4. mailako neska-mutikoak
Etiquetas:
2. zikloa,
barnetegiak,
lehen hezkuntza,
sukarrieta
2010/03/18
Badator KULTUR ASTEA 2010

Urtero legez, udaberriko oporraldiaren aurretik Kultur astea ospatuko dugu eskolan, herrian ospatzen den Euskal Astearekin batera.
Hauexek dira eskolan hurrengo astean burutuko ditugun ekintzak.
- martxoak 22, astelehena, Graffiti eguna: Goiz osoan zehar, ikasleek hormirudiak margotuko dituzte. Arratsaldean herrian jarriko ditugu.Goizez, euskal mitologia eta literatur tailerrak 3. ziklokoikasleentzat udal liburutegiaren eskutik.
- martxoak 23, martitzena, Antzerki eguna: egunean zehar antzerki lan bi ikasle guztientzat 5. mailako ikasleen eskutik, Jane Jauregian. Arratsaldeko 5etan, herritar guztientzat Janen.
- martxoak 24, eguaztena, Kanta eta bertso eguna: kantaldia eta bertso saio didaktikoa ikasle guztientzat 4. eta 6. mailetako ikasleen eskutik, Jane Jauregian.Arratsaldeko 5etan, herriko plazan, herritar guztientzat
- martxoak 25, eguena, Kirol eguna: kirol ibilbidea patioan, Lehen Hezkuntzako ikasleentzat, 6. mailako ikasleen eskutik. Ondoren, euskal dantzen erakustaldia ikasleen eskutik. - martxoak 26, barikua, Jolas eguna: goizean, Txotxongilo saioa 4 eta 5 urteko zein 1. eta 2. mailako ikasleentzat, Agenda 21en eskutik.
11etatik aurrera, patioan, Jolas Eguna Haur Hezkuntzako ikasleentzat.
Hurrengo astean, egunez egun, ekintzen berri emango dizuegu blog honetan. Era berean, argazki zein bideoak jarriko ditugu.
Hauexek dira eskolan hurrengo astean burutuko ditugun ekintzak.
- martxoak 22, astelehena, Graffiti eguna: Goiz osoan zehar, ikasleek hormirudiak margotuko dituzte. Arratsaldean herrian jarriko ditugu.Goizez, euskal mitologia eta literatur tailerrak 3. ziklokoikasleentzat udal liburutegiaren eskutik.
- martxoak 23, martitzena, Antzerki eguna: egunean zehar antzerki lan bi ikasle guztientzat 5. mailako ikasleen eskutik, Jane Jauregian. Arratsaldeko 5etan, herritar guztientzat Janen.
- martxoak 24, eguaztena, Kanta eta bertso eguna: kantaldia eta bertso saio didaktikoa ikasle guztientzat 4. eta 6. mailetako ikasleen eskutik, Jane Jauregian.Arratsaldeko 5etan, herriko plazan, herritar guztientzat
- martxoak 25, eguena, Kirol eguna: kirol ibilbidea patioan, Lehen Hezkuntzako ikasleentzat, 6. mailako ikasleen eskutik. Ondoren, euskal dantzen erakustaldia ikasleen eskutik. - martxoak 26, barikua, Jolas eguna: goizean, Txotxongilo saioa 4 eta 5 urteko zein 1. eta 2. mailako ikasleentzat, Agenda 21en eskutik.
11etatik aurrera, patioan, Jolas Eguna Haur Hezkuntzako ikasleentzat.
Hurrengo astean, egunez egun, ekintzen berri emango dizuegu blog honetan. Era berean, argazki zein bideoak jarriko ditugu.
2010/03/12
Tipi-tapa, tipi-tapa, Rith

Orain bi egun hasi da gaelikoaren aldeko 'Rith' izeneko jaialdia Belfasten, Korrikaren antzeko ekimena; 1.600 kilometro egin ondoren helduko da Galwayra asteazkenean. Euskal Herrian ospatzen den Korrika jaialdiaren antzekoa da Rith izenekoa. Korrika esan nahi du rith hitzak gaelikoz.
Informazio gehiago nahi baduzue:
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
Kaixo lagunok!
Ugaoko eskolaren blog berria duzue hau. Hemen eskolako ikasleok egiten ditugun ekintzen berri eman nahi dizuegu eta, era berean, zuekin harremanetan jarri -zuen iritziak jasoz, zuen proposamenak entzunez...- Horretarako mezuak bidali ahal dituzue gure helbide elektronikora, ugaonikasi@gmail.com edota gure blogean bertan idatzi.
Ongi etorri eta... ONDO PASA!
Ongi etorri eta... ONDO PASA!