2010/03/25

Bertso saioa


Eguaztena kantu eta bertsoetarako eguna zen gure egitarauan. Seigarren mailakoek bertso saio ederra atondu zuten, edota eurek hasierako bertsoetan kantatu zuten moduan, saio potentea.
Goizean hainbat ekitaldi egin zuten eskolako ikasle guztientzako. Arratsaldeko saio irekia, hau da, herritar guztiei zuzendutakoa, plazan egitekoa zen, baina hasi baino lehentxoago euri zaparrada galanta egin zuenez, Jane jauregian moldatu zuten egitekoa.
Saioaren egitura didaktikoa izan zen, hau da, bertso saioetan erabili ohi diren ariketa ezberdinak plantetau zizkieten gai-jartzaile ezberdinek bertsolariei.
Hau guztia Etxahun Lekue bertsolariarekin ikasi dute astean behin izaten duten bertsolaritza saioan. Atzokoan ikusi zenez, Ugaoko bertsolarien harrobia ziurtaturik dago.

Seigarren mailako bertsolari gazteak

No hay comentarios:

Kaixo lagunok!

Ugaoko eskolaren blog berria duzue hau. Hemen eskolako ikasleok egiten ditugun ekintzen berri eman nahi dizuegu eta, era berean, zuekin harremanetan jarri -zuen iritziak jasoz, zuen proposamenak entzunez...- Horretarako mezuak bidali ahal dituzue gure helbide elektronikora, ugaonikasi@gmail.com edota gure blogean bertan idatzi.
Ongi etorri eta... ONDO PASA!