
Bi urtero bezala, egunotan Bide Hezkuntza ikastaroa jasotzen ari dira 5. eta 6. mailetako ikasleak. Ikastaro hau Herrizaingo Saileko Trafiko zuzendaritzak antolatzen du eta UNEDen diplomaturiko bi ertzainek ematen dute.
Ikastaroak bost ordu irauten du guztira -talde bakoitzak-, horietako hiru teorikoak dira, ikasgelan ematen direnak, eta beste biak tailer praktiko bat dira. Honetarako, zirkuitu bat eratzen dute eskolako patioan -argazkietan ikus dezakezuenez-, pasabideak, semaforoak, ikur bertikalak, ertzainak eta guzti. Ikastaroak bost ardatz ditu:
- Oinezkoak
- Bizikleta gidaria
- Seinale mota ezberdinak ezagutzea
- Bide Hezkuntzako Parkean praktikak egitea
- Autobabeserako oinarrizko arauak.
Eta lortu nahi diren helburuak, berriz, honako hauek dira:

- Oinezko eta gidari bezala arriskuak zein diren jakin.
- Jokabide ohitura seguruak eskuratu.
- Errepideetan segurtasun pertsonala hobetzeko behar diren gaitasunak garatu.
Gure ikasleek hainbat kontu ikasteaz gain, ederto pasatu dute praktiketan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario