Azaroaren 22an
, goizean , udaletxera joan gara eko-ordezkariak, Agenda 21eko arduraduna eta
zuzendaria alkateari aurtengo proiektua
aurkezteko.
Hasteko,
pasaden urtean landu genituen Ugaoko puntu beltzen emaitzak eman dizkiegu.
Izazkunek, alkateak , oso pozik hartu ditu gure informeak eta prest dago gure
lanarekin jarraitzeko.
Gero komentatu diegu Ugaoko Iturriaren
egoerari jarraipen bat egingo diogula
kurtsoan zehar eta geletan Ugaoko Ondare kulturala zelan zaindu ere landuko dugula.
Eko-ordezkariek
eskatu diote alkateari laguntza ortu bat eskolan prestatzeko eta baietz
erantzun digu, udaletxetik prest daudela
guri laguntzeko. Beraz, AURRERA
ORTUAREKIN!!!
Alkateak
mesede bat ere eskatu digu : ea eskolan komenta dezakegun non bota behar
ditugun txutxerien paperak. Asteburuetan Ugaoko
kaleak oso zikin daudela, umeek eta nagusiek paperontziak erabili behar
ditugula askoz gehiago. Geletan aztertuko dugu puntu interesgarri hori ere:
nora doaz guk lurrera botatzen ditugu paperak, plastikoak…?
Ondo pasa eta gure ingurunea zaindu!!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario