2014/04/04

Euskal Asteko hasiera bikaina!

Gaur goizean, Euskal Astea hasi da, beraz sorpresa bat eduki dugu...ezetz asmatuko nor etorri den gaur gu bisitatzera!? hona hemen pista batzuk...:


Bi belarri handiak
zaldiaren antza
ahoa irekita 
egiten du arrantza.

Euskeraz egiten du 
guztion laguna dugu
eta Euskal Astean
gure artean dugu.

Nor da...???

Baiiiii,  Astotxo izan da gurekin egotera etorri dena!!! eta gogoratu digu ze garrantzi duen euskerak guretzat.

Beno, bada... bideo laburra utziko dizuegu eta... ez ahaztu, 2 urtekoek astotxoari esan dioten bezala: "Ras ras ras...umeak euskaraz"!!!

HHrako bisita

No hay comentarios:

Kaixo lagunok!

Ugaoko eskolaren blog berria duzue hau. Hemen eskolako ikasleok egiten ditugun ekintzen berri eman nahi dizuegu eta, era berean, zuekin harremanetan jarri -zuen iritziak jasoz, zuen proposamenak entzunez...- Horretarako mezuak bidali ahal dituzue gure helbide elektronikora, ugaonikasi@gmail.com edota gure blogean bertan idatzi.
Ongi etorri eta... ONDO PASA!