- Pasaden urtean 2. mailakoek egindako erregai ezberdinei buruzko hormirudiak berreskuratu ditugu eta 4. mailakoek hortik atera dituzte energia iturriak. Helburua izan da 5. eta 6. mailakoei sarrera txiki bat egitea urtarrilaren 9an izango duten tailerrari hasiera emateko. Saio horretan landuko dituzte Energia Berriztagarriak Naturgas entrepesarekin.
2012/01/25
LAU URTEKO UMEEN GOSARIAK
GOSARIA BAPOA BAI
ETA EGUN OSOAN
GUAY!
Gaur
lehenengo ordutik hasi gara gosari usainean:
·
Zukua egin eta hartu.
·
Esnea berotu cola-caoa nahazteko.
·
Bitartean ogiak xigortu eta gurina eta mermeladaz busti.
·
Den denaz gozatzeko.
Ah!
Amaitu dugunean, muturra eta eskuak
ondo-ondo garbitu ditugu.
2011/12/27
UGAOKO HERRI ESKOLA
ONDO PASA OPORRETAN!!!!
OLENTZERO ESKOLAN.
Aurten ere Olentzero gure eskolan egon da eta Astotxok lagunduta opari ugari banandu du gure ikasleen artean.
GORA OLENTZERO ETA ASTOTXO!!!!!!!!!!!
ELIKADURA OREKATUA.
Ugao herri ikastetxeko ikasleak elikadura osasuntsua zer den bereganatzen ari dira. Eskolan praktikan jarri dute ikasitakoa eta gosari osasuntsuak prestatu dituzte.
ON EGIN!!!!!!!!!!!
2011/12/13
ZURESKU ELKARTEA GURE ESKOLAN
Abenduaren 9an zuresku elkartea bere jolasekin etorri zen gure ikasleei aintzinako jolasak eta jolas asmatuak erakustera. Hemen ikusgarri jartzen ditugu zuentzat ere.
2011/12/12
2011/11/28
UDALETXEKO FOROA
Azaroaren 22an
, goizean , udaletxera joan gara eko-ordezkariak, Agenda 21eko arduraduna eta
zuzendaria alkateari aurtengo proiektua
aurkezteko.
Hasteko,
pasaden urtean landu genituen Ugaoko puntu beltzen emaitzak eman dizkiegu.
Izazkunek, alkateak , oso pozik hartu ditu gure informeak eta prest dago gure
lanarekin jarraitzeko.
Gero komentatu diegu Ugaoko Iturriaren
egoerari jarraipen bat egingo diogula
kurtsoan zehar eta geletan Ugaoko Ondare kulturala zelan zaindu ere landuko dugula.
Eko-ordezkariek
eskatu diote alkateari laguntza ortu bat eskolan prestatzeko eta baietz
erantzun digu, udaletxetik prest daudela
guri laguntzeko. Beraz, AURRERA
ORTUAREKIN!!!
Alkateak
mesede bat ere eskatu digu : ea eskolan komenta dezakegun non bota behar
ditugun txutxerien paperak. Asteburuetan Ugaoko
kaleak oso zikin daudela, umeek eta nagusiek paperontziak erabili behar
ditugula askoz gehiago. Geletan aztertuko dugu puntu interesgarri hori ere:
nora doaz guk lurrera botatzen ditugu paperak, plastikoak…?
Ondo pasa eta gure ingurunea zaindu!!!
2011/11/14
2011/11/04
ITURRIA
Maiatzan, azkenengo Foroan, alkatesak eskaera polit bat luzatu zigun: Ugaoko Iturria azken boladan oso zikin zegoenez, ea guri eskolan ze o zer bururatzen zitzaigun berriro ez gertatzeko.
Eko-ordezkariak martxan jarri dira eta lehenengoz Iturrira joan dira argazkiak ateratzera, ORAIN OSO GARBI DAGO!!!. Hormirudi bat sortu dute eta gelaz gela hausnarketa egingo da : zer egin dezakegu guk Ugaoko Iturria ondo zaintzeko, ondo mantentzeko?
Otsailan eta Maiatzan beste jarraipen bat egingo da.
Eko-ordezkariak martxan jarri dira eta lehenengoz Iturrira joan dira argazkiak ateratzera, ORAIN OSO GARBI DAGO!!!. Hormirudi bat sortu dute eta gelaz gela hausnarketa egingo da : zer egin dezakegu guk Ugaoko Iturria ondo zaintzeko, ondo mantentzeko?
Otsailan eta Maiatzan beste jarraipen bat egingo da.
AGENDA 21 2011-2012
Gure ikastetxean 4 urte daramatzagu Agenda 21 proiektuan , eta aurten kurtsoan zehar landuko dugun gaia ELIKADURA izango da. Orain bukatzen ari gara mugikortasun gaiarekin.
Geletan eko-ordezkariak aukeratu dituzte eta martxan daude jadanik. Azaroaren 18an Ugaon argazki batzuk atera zituzten ( herriko puntu beltzak), azaroan alkatesarekin 1. Foroa egiteko.
EA21 arduraduna
2011/11/02
AURTEN ERE ASTOTXO ESKOLAN
KAIXO LAGUNOK:
ASTOTXO NAIZ, ASKOTAN ETORRI IZAN NAIZ UGAOKO ESKOLARA BERTAKO UMEEI BISITA EGITERA ETA NIRE BIZIMODUA KONTATZERA.
AURTEN ERE BERDINA EGITEA PENTSATU DUT, LEITOKIRA JOAN NAIZEN GUZTIETAN OSO ONDO PASATU DUDALAKO. GOGORATU NI EUSKALDUNA NAIZELA ETA ELKAR ULERTZEKO EUSKERAZ EGIN BEHAR DUGULA. DATORREN ASTEAN IKUSIKO GARA ESKOLATIK IBILIKO NAIZELAKO. BERAZ, ADI EGON, EDOZEIN MOMENTUTAN AGERTU NAITEKELAKO.
AGUR ETA ONDO IBILI.
2011/06/23
Azkenean ... saria!!!
2011/05/31
BERTSOLARITZA 2011
Suscribirse a:
Entradas (Atom)
Kaixo lagunok!
Ugaoko eskolaren blog berria duzue hau. Hemen eskolako ikasleok egiten ditugun ekintzen berri eman nahi dizuegu eta, era berean, zuekin harremanetan jarri -zuen iritziak jasoz, zuen proposamenak entzunez...- Horretarako mezuak bidali ahal dituzue gure helbide elektronikora, ugaonikasi@gmail.com edota gure blogean bertan idatzi.
Ongi etorri eta... ONDO PASA!
Ongi etorri eta... ONDO PASA!




